Ōita (prefektura)
Ōita prefektura 大分県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-44 | ||
Hiriburua | Ōita | ||
governor of Ōita Prefecture (en) | Katsusada Hirose (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°14′17″N 131°36′45″E / 33.2381°N 131.6125°E / 33.2381; 131.6125 | ||
Azalera | 6,339,54 km² | ||
Mugakideak | Miyazaki, Kumamoto eta Fukuoka | ||
Punturik altuena | Mount Naka (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.121.589 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 185 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kyūshū | ||
Uhartea | Kyūshū | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Matrikula | 大分 | ||
pref.oita.jp |
Ōita prefektura (japonieraz: 大分県, Ōita-ken?) Japoniako Kyūshū uharteko prefektura bat da, ipar-ekialdean dagoena. Hiriburua Ōita hiria da.
Historia
VI. mendean, Kyūshū lau eskualdetan banatuta zegoen: Tsukushi-no-kuni, Hi-no-kuni, Kumaso-no-kuni eta Toyo-no-kuni. Gaur egungo Ōita Toyo-no-kuni eskualdearen parte zen. Geroago, Toyo-no-kuni bitan banatu zen, Bungo probintzia eta Buzen probintzia.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Bungo eta Bunzen probintzietako barrutiak elkartu egin ziren Ōita prefektura eratzeko.
Geografia
Ōita prefektura Kyūshū uharteko ipar-ekialdean dago. 119 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 106 km iparraldetik hegoaldera. Iparraldean, Suo kanala eta Honshu uhartea ditu; Yyo kanala eta Shikoku uhartea ekialdean; hegoaldean, Miyazaki prefektura; eta mendebaldean, Fukuoka eta Kumamoto prefekturak.
Oso lurralde menditsua da (Yufu mendia, Tsurumi mendia, Sobo mendia, Katamuki mendia, Kujū mendia), eta lurraldearen % 70 basoek estalita dago. Ibai ugari dago.
Prefekturako lurraldearen % 28 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Aso Kujū eta Setonaikai parke nazionalak, besteak beste.
Ekonomia
Ōita prefekturako jarduera nagusia nekazaritzako produktuei lotuta dago: zitrikoak, shiitakea, banbua, azafraia, galingalea. Arrain- eta itsaski-haztegiak ere garrantzitsuak dira kostaldean. Manufaktura-industria bigarren mailako jarduera da prefekturako ekonomian.
Banaketa administratiboa
Hiriak
Hiri handienak:
- Ōita (hiriburua, 467.267 biztanle)
- Beppu (127.345 bizt.)
- Nakatsu (84.179 bizt.)
- Saiki (78.675 bit.)
- Hita (72.601)
Hiri guztiak:
|
|
Herriak barrutika sailkatuta
- Hayami barrutia:
- Hiji
- Higashikunisaki barrutia:
- Himeshima
- Kusu barrutia:
- Kokonoe
- Kusu
Ondasun nabarmenak
- Funai gaztelua (Ōita).
- Usa jingū santutegia.
-
- Sasamuta santutegia (Ōita).
- Beppuko ur-termalak.
- Shidaka aintzira (Beppu).
- Tsurumi mendia (Aso Kujū Parke Nazionala).
- Nakatsuko gaztelua.
- Hita.
- Bungo Futamigaura (Saiki).
Kanpo estekak
- Oita prefekturako webgune ofiziala
- i
- e
- a
Aomori • Iwate • Miyagi • Akita • Yamagata • Fukushima | |
Ibaraki • Tochigi • Gunma • Saitama • Chiba • Tokio • Kanagawa | |
Niigata • Toyama • Ishikawa • Fukui • Yamanashi • Nagano • Gifu • Shizuoka • Aichi | |
Mie • Shiga • Kyoto • Osaka • Hyōgo • Nara • Wakayama | |
Tottori • Shimane • Okayama • Hiroshima • Yamaguchi | |
Tokushima • Kagawa • Ehime • Kōchi | |
Fukuoka • Saga • Nagasaki • Kumamoto • Ōita • Miyazaki • Kagoshima • Okinawa |
- Datuak: Q133924
- Multimedia: Ōita prefecture / Q133924