1986ko urtarrilaren 15eko Donostiako tiroketa

Tiroketan hildako Alejandro Auzmendi Satzaren aldeko graffitia, Amara auzoan, 2016ko Gudari Eguna dela eta.

1986ko urtarrilaren 15eko Donostiako tiroketa egun horretan Bilbao-Behobia autobidearen parean, Pasaiatik eta Altzatik gertu, izandako tiroketa izan zen. Horren ondorioz, ETA militarreko hiru kide, Alejandro Auzmendi Ilzarbe, Satza ezizenez, Luisma Zabaleta Mendia eta Bakartxo Arzelus, hil ziren Guardia Zibilak egindako tiroen ondorioz. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, hiru etakideek Frantziako kamioi bat metrailatu eta gero, Guardia Zibilaren patruila batek hatzeman eta tiroketa hasi zen. Hilketen aurka protesta egiteko, ezker abertzaleko hainbat erakundek greba orokorrerako deia egin zuten Donostian urtarrilaren 17rako.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Los tres presuntos 'etarras' muertos en el tiroteo, acusados del asesinato de un guardia civil» El País 1986-01-17.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25477168
  • Wd Datuak: Q25477168