Aitzpelarreta

Aitzpelarreta edo Aizpelarreta Euskal mitologiari lotutako paraje bat da. Aiako Altzola auzoan dago kokaturik eta bertan baso sarri batek estaltzen ditu malkar multzoa. Aitzpelarreta Pagoetako natura parkean dago. Altzolako auzoan bertan euskal mitologiaren beste zenbait paraje daude hala nola: Aizkultzetalo leizea, Semeola baserria, Basajaun haitza eta Sanson harria.

Basoan pago handiak, haginak, ezkioak, astigarrak eta hurritzak. Parajean leizezulo eta harpe ugari daude. Haietako batuzk garai batean artzaintzan erabiliak izan ziren ezkortak bezala sarrerak harresiekin itxiz. Nahiz eta leku malkartsua izan bertan gizakiaren eragina handia izan da aspaldidanik eta karobi eta txondorrak badaude ere.

Aian gordetako kondairen arabera, Aitzpelarretan jentilak bizi omen ziren. Jentil hauek izan ziren Elkano auzoko eliza eraikitzeko harriak garraiatu eta ezarri zituztenak.

Elkano-bitarte baserrian bizi izan zen Jose Antonio Manterolak kontatzen zuenez, Elkanoko eliza hiru jentilek eraiki zuten gau bakar batean. Erraldoietariko bat errena zen eta horregatik deitzen zioten "Kojua". Lanak hasita zeudela, errenaren bi adiskideek ondorengoa komentatu zuten: Honek traba egiten hemen! Kojuak, belarri zorrotza zuenez, entzun egin zien, bai eta ondorengoa erantzun ere: Bai, baina nahiz eta traba egin, badaramatzat hirurehun kilo baino gehiago sorbaldan.

Jentilaren irudia argi agertzen da Elkanoko parrokia eraikitzeko materiala biltzeko modua deskribatzen denean. Jentiletariko batek Garate menditik Arbastainaundiraino botatzen zituen harriak. Kojuak Arbastainaunditik Elkanoko herriraino botatzen zituen. Hirugarren erraldoiak errenak jaurtitako harlanduak jasotzen zituen, eta harri horiekin eraikitzen zuen eliza bata bestearen gainean ezarriz.

Elkanoko auzoko eliza, kondaidaren arabera Aitzpelarretako jentilek eraikita

Begira

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2828819
  • Wd Datuak: Q2828819


mitologia Euskal Herriko mitologiako lekuak mitologia

AballarriAgamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • AizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak

  • i
  • e
  • a
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian