Almena

Almena baten erabileraren diseinua

Almena, merloia edo ozka Erdi Aroko arkitektura militarreko ohiko elementu arkitektonikoa da.

Gaztelu, dorre defentsibo etab...en perimetroko harresiak tarte erregularretan koroatzen dituzten irtenune bertikalak dira. Almenen artean aurkitzen diren gune irekiei, kanoitoki deritze, bertatik agertzen baitziren kanoien ahoak.

Almenen funtzio nagusia, defentsa pasiboa zen, bertan bizi zirenak, setiatzaileengandik babestuz, edo kontraerasotzeko, nolabaiteko babesa bermatuz. Defentsa aktibo bezala ere funtziona zezaketen, kenduak izan zitezkeelarik, harresiak eskalatzen saiatzen ziren erasotzaileen aurka edo ate aurrean biltzen zirenen aurka jaurtiz.

Erdi Aroko eraikinetan, tradizionalki, honako merloi mota hauek bereizten ziren:

  • Almena guelfoak, goialdea karratua dutenak.
  • Almena gibelinoak, goialdea, enara isats eran dutena.

Almenaren erabilerak suzko armen garaian, funtzio apaingarria baino ez du, eta berpizte garai bat du XIX. mendean, erromantizismo-neogotiko garaian.

Galeria

  • Almena gibelinoak, San Petriren gaztelua, Aosta harana
    Almena gibelinoak, San Petriren gaztelua, Aosta harana
  • Almena guelfoak, Mackenzie Gaztelua, Genova
    Almena guelfoak, Mackenzie Gaztelua, Genova
  • Almeriako Alkazabaren almenak
    Almeriako Alkazabaren almenak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23419
  • Commonscat Multimedia: Merlons / Q23419

  • Identifikadoreak
  • GND: 4592125-8
  • AAT: 300002601
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q23419
  • Commonscat Multimedia: Merlons / Q23419