Amazonasko eskualdea (Kolonbia)

Amazonasko eskualdea Kolonbiako hego-ekialdean dagoen eskualde naturala da. 403.348 kilometro koadroko eremua dauka, hots, herrialdeko azaleraren %35,3[1].

Deskribapena

Amazonasko eskualdeak iparraldean Orinoquíarekin du muga, hegoaldean Putumayo eta Amazonas ibaiekin, mendebaldean Ekialdeko mendilerroarekin eta ekialdean Brasilekin eta Negro ibaiarekin.

Amazoniaren Kolonbiako zatia da. Erliebea oso laua da eta klima beroa eta euritsua. Oihan tropikalak eremu zabalak estaltzen ditu. Ibai emaritsu ugarik zeharkatzen du lurraldea: Caquetá, Putumayo, Vaupés, Negro, Guainía, Apaporis, Yarí eta Orteguazak.

403.348 km²-ko eskualde honetan 892.392 lagun baino ez dira bizi (dentsitatea 2,6 biz/km²). Hiri handienak Florencia, Leticia, Mocoa, Puerto Leguízamo, San José del Guaviare eta Mitú dira. Guainía, Vaupés eta Amazonas departamenduetan populazio gehiena indigena da[1].

Departamenduak

  • Caquetá departamendua (Florencia hiriburua).
  • Putumayo departamendua (Mocoa hiriburua).
  • Guaviare departamendua (San José del Guaviare hiriburua).
  • Vaupés departamendua (Mitú hiriburua).
  • Amazonas departamendua (Leticia hiriburua).

Halaber, Guainia departamenduak (Inírida hiriburua) zati bat dauka eskualde honetan.

Erreferentziak

  1. a b Todacolombia.com: Regiones naturales

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q130183
  • Commonscat Multimedia: Amazon region, Colombia / Q130183

  • Wd Datuak: Q130183
  • Commonscat Multimedia: Amazon region, Colombia / Q130183