Arluzea

Arluzea
 Euskal Herria
Arluzeako plaza; goian, San Martin eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°44′N 2°33′W / 42.73°N 2.55°W / 42.73; -2.55
Garaiera774 metro
Demografia
Biztanleria37 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Arluzea Arabako hego-ekialdeko herri bat da, Bernedo udalerriaren erdialdean kokatua. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dago, San Kristobal eta San Justi mendien magalean.

Izena

Lehen aldiz Carrelucea izenarekin agertzen da, 1025 urtean, San Millango kartularioan.[1]

Arluzea izenak -a artikulua du eta galdu egiten du deklinabidean, hala nola Arluzeko eliza aipatzen dugularik.[2]

Udalerri izana

1961 arte, Arluzea izeneko udalerri bat egon zen, herri honetaz gain Berrozi, Izartza, Okina eta Urarte (udalerriaren burua) bere mugen barnean zituena. Urte horretan Markizekin bat eginda Arluzea-Markiz bizitza laburreko udalerria sortu zuen, 1976an Bernedo barruan sartu zenean desagertu zena.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
16 Armentia T.
Trebiñu
Arluzea • Markiz • Saseta • Urarte • ParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin Galbarin • Torre • ArgoteAxarteAgiluMarauriOgeta • Saratsu • PedruzoSan VicentejoImiruriUzkio Armentia T.
Trebiñu

Ondarea

San Martingo parrokiak leiho eta ateak erromanikoak ditu, eta barrualdeko erretaula nagusia barrokoa.

  • San Martin eliza
    San Martin eliza
  • San Martin elizako ataria eta arkupeak
    San Martin elizako ataria eta arkupeak
  • San Martin elizako kanpandorrea
    San Martin elizako kanpandorrea
  • Herriaren ikuspegia elizatik
    Herriaren ikuspegia elizatik
Arluzeko hilerria, eliza alboan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Ayuntamiento de Bernedo · Bernedoko Udala » Arluzea. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  2. «Arluzea - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2743568
  • Commonscat Multimedia: Arluzea / Q2743568

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244321562
  • Lekuak
  • INE: 01016000200
  • Wd Datuak: Q2743568
  • Commonscat Multimedia: Arluzea / Q2743568


Bernedoko herriak

Angostina • Arluzea • BernedoBerroziDurruma KanpezuIzartzaKintaMarkiz • Navarrete • OkinaUrarteUrturiVillafría

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba