Aurkikuntzen monumentua

Aurkikuntzen monumentua
Padrão dos Descobrimentos
Padrão dos Descobrimentos
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaBelém (Lisboa)
Koordenatuak38°41′37″N 9°12′20″W / 38.693676°N 9.20569°W / 38.693676; -9.20569
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1960ko urriaren 10a
JabeaPortugal
Arkitektura
ArkitektoaJosé Ângelo Cottinelli Telmo (en) Itzuli
Dimentsioak52 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Aurkikuntzen monumentua (portugesez: Padrão dos Descobrimentos) Lisboako Belem auzoan dagoen monumentu ezaguna da. XIV eta XV mendeetako espedizio handiak abiatzen ziren tokian ezarri zen, Tejo ibaiaren ertzean.

Historia

1939an diseinatu zuten José Ângelo Cottinelli Telmo arkitektoak eta Leopoldo de Almeida eskultoreak baina 1960an eraiki zen. Monumentuaren harri arrosa Leiriatik ekarri zen eta eskulturen kareharria Sintratik.

1960ko abuztuaren 9an inauguratu zen, Comemorações Henriquinas barnean, Henrike Nabigatzailearen heriotzaren bosgarren mendeurrenean.

Ezaugarriak

Haize-arrosa.

46 metrotako luzera eta 52 metrotako altuera duen monumentu neoklasizista da. 33 eskultura ditu, Portugalgo aurkikuntzen aroko errege, esploratzaile, kartografo, artista, zientzialari eta misiolari famatuen irudiak dira, denak ere itsasora begira daudenak. Hauen artean Frantzisko Xabierkoa ere badago.

Hego Afrikako gobernuak lurrean dagoen 50 metrotako diametroa duen haize-arrosa oparitu zion. Hau hainbat kolore eta motatako marmolez egina dago. Haize-arrosaren barnean 14 metrotako munduko mapa ageri da.

Monumentuaren iparraldeko fatxadan bi izkribu daude:

  • AO INFANTE D. HENRIQVE E AOS PORTVGVESES QVE DESCOBRIRAM OS CAMINHOS DO MAR ("Don Henrike infanteari eta itsasbideak aurkitu zituzten portugesei")
  • NO V CENTENÁRIO DO INFANTE D. HENRIQVE 1460 – 1960 ("Don Henrikeren bosgarren mendeurrenean, 1460-1960")

Barnealdean hiru solairu ditu. Lehenengoan 101 ikusle sartzen diren auditorioa, bigarrenean erakusketetarako bi areto eta hirugarrenean beste lau gela daude. Monumentuaren gainaldean Tajo ibaiaren eta Belem auzoaren ikuspegi itzela dago.

Eskulturak

Ekialdeko aurpegiko eskulturak.
Mendebaldeko aurpegiko eskulturak.

Ekialdeko aurpegian:

Mendebaldeko aurpegian:

  • Petri infantea (Coimbrako dukea)
  • Filipa Lancasterkoa (Portugalgo erregina)
  • Fernão Mendes Pinto (esploratzailea eta idazlea)
  • Gonçalo de Carvalho (misiolaria)
  • Henrike Coimbrakoa (misiolaria)
  • Luís de Camões (poeta, Luisiadak liburuaren egilea)
  • Nuno Gonçalves (margolaria)
  • Gomes Eanes de Zurara (kronika egilea)
  • Pêro da Covilhã (esploratzailea eta diplomatikoa)
  • Jaume Ribes (kartografoa)
  • Pedro Escobar (São Tomé eta Prínciperen aurkitzailea)
  • Pedro Nunes (matematikaria)
  • Pêro de Alenquer (esploratzailea)
  • Gil Eanes (nabigatzailea)
  • João Gonçalves Zarco (nabigatzailea)
  • Fernando Portugalgoa Santua (Portugalgo infantea)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1133712
  • Commonscat Multimedia: Padrão dos Descobrimentos / Q1133712

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 237438241
  • Ondare historikoa
  • IGESPAR: 7939117
  • SIPA: 9750
  • Wd Datuak: Q1133712
  • Commonscat Multimedia: Padrão dos Descobrimentos / Q1133712