Bibliako kanona

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.

Bibliako kanona, tradizio judu-kristauaren ustez Jainkoak inspiratuak diren Bibliako liburuak dira. Kanonaren barruan dagoenari kanoniko deritzo, eta erlijio judu-kristauko joera bakoitzak bere kanona du.

Eliza Katolikoaren kanona

Liburu kanonikoak

Protokanonikoak

Eliza Katolikoaren barruan inoiz ez da ipini zalantzetan horien kanonikotasuna.

Deuterokanonikoak

Inoiz egon dira zalantzak, baina azkenik Eliza Katolikoak kanonean sartu ditu. Protestanteek ez.

Itun Zaharrean: grekoz idatzitako liburuak: Tobias, Judit, 1 eta 2 Makabearrak, Baruk, Sirazida, Jakituria eta Ester Liburuaren zati batzuk(Est 10,4-16,24) Eta Daniel liburuaren beste batzuk (Dn 3,24-90; 13-14).

Itun Berrian: Hebertarrak, Santiago, Judas, 2 Pedro, 2 y 3 Juan, Apokalipsia, y Mk 16,9-20 eta Jn 7,53-8,11.

Apokrifoak

Liburu hauen kanonikotasuna zalantzan egon da batzuetan, eta azkenean ez dira Biblian sartu.

Eliza Katolikoaren kanonaren sorrera

Itun zaharreko kanona Hiponako Kontzilioan (393) eta Kartagoko Kontzilioetan (397 eta 419)zehaztu zen, liburu deuterokanonikoak onartzen.

Itun Berriko kanona "kanon muratoriano"ri esker (Erroman, 180) hasi zan zehazten. Hiponako kontziliotik aurrera ez du aldaketarik edukiko.

Itun Berriko liburuak kanonean sartzeko irizpideak

Elizaren tradizioa eta erabilera: apostoluengandik etortzea, ortodoxoak izatea (doktrina zuzena transmititzea) eta katolikotasuna, hau da, kristau elkarte gehienek erabiltzea.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51623
  • Identifikadoreak
  • NKC: ph138430
  • Wd Datuak: Q51623