Fluoxetina, (RS)-fenfluramine (en) eta maprotiline (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
F50.2
GNS-10
F50.2
GNS-9
307.5307.5 eta 307.51
OMIM
607499
DiseasesDB
1770
MedlinePlus
000341
eMedicine
000341
MeSH
D052018 eta D002032
Disease Ontology ID
DOID:12129
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasuna 14-21 urte inguruan gertatzen da, batez ere emakumeengan, anorexia eta bulimia jasaten duten gizonen kopurua %10a izanik[1]. Gaixoak gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, gizarte presioen, etxeko lanen-eta aurrean. Ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz, oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte, baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost bat aldiz izaten dituzte betekadak eta okaldiak[2]. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren, oka egin edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela husteko eta jaten segitzeko[3]. Betekada bakoitzean, 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera irits daitezke.
Gaixotasunaren ondorio larriena heriotza da baina, hala ere, tratamendu luze batekin sendatzera irits daiteke.
Erreferentziak
↑«Anorexia nerbiosoa eta bulimia nerbiosoa.» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (106): 8–15. 2006 ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
↑ abcdefg«Anorexia eta bulimia - Zientzia.eus» zientzia.eus(Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
↑«Anorexia eta bulimiari aurre egiteko moduak - hiru» www.hiru.eus(Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
↑(Gaztelaniaz)Altuna, Izaskun Diez. (2017). Ahoko patologia elikadura jokaera arazoak dituzten gaixoetan. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).