Cook mendia

Cook mendia
Aoraki / Mount Cook
Datu orokorrak
Garaiera3.724 m
Prominentzia3.724 m
Motamendi, parent peak (en) Itzuli eta muino
EponimoaJames Cook
Geografia
Map
KoordenatuakBerria_type:_scale:_dim:_globe:Earth 43°35′42″S 170°08′31″E / 43.595°S 170.1419°E / -43.595; 170.1419
MendikateaHegoaldeko Alpeak
Estatua Zeelanda Berria
Region of New ZealandCanterbury eskualdea
Babestutako-eremuaAoraki / Mount Cook National Park (en) Itzuli
Leku geografikoaHego uhartea
Mendizaletasuna
Lehen igoera1894an Tom Fyfe, George Graham, Jack Clarke.
Ohiko bidea-

Cook mendia[1][2] (maorieraz Aoraki, ingelesez Mount Cook) Zeelanda Berriko mendirik garaiena da, 3.754 metrorekin. Hegoaldeko Alpeetan dago, Hego Uhartean, Canterbury eskualdean.

Haren magalean aurrera egiten duen glaziarra dugu, latitude hartan eta klima harekin ezaugarri hori duen munduko bakarra dena.

Iristeko errepidea Pukaki lakutik abiatzen da, Twizel izanda udalerririk gertuena, Mackenzie barrutian.

Historia

  • 1642an, Aoraki Abel Tasman esploratzaile herbeheeretarrak ikusi zuen lehen aldiz.
  • 1770ean, James Cook kapitain ingelesak "Hegoaldeko Alpeak" izena eman zion mendilerroari.
  • 1894an, Tom Fyfe, George Graham eta Jack Clarke mendizale zeelandaberritarrek lehendabiziko igoera egin zuten.
  • 1910ean, Freda da Faur australiarra izan zen lehen emakumea igotzen.
  • 1997an Alberto eta Felix Iñurrategik igotzea lortu zuten.
  • 1998an gaur egungo izena hartu zuen ofizialki, Aoraki/Mount Cook alegia.
  • 2002an Alberto Iñurrategiren bigarren igoera saiakera ez zen arrakastatsua izan, Jon Belokirekin batera.

Parke Nazionala

Cook mendiko Parke Nazionala sortu zuten 1953an, eta Gizateriaren ondaretzat izendatu du UNESCOk. Parkeak barne hartzen ditu 2.000 metrotik gorako 140 tontor (19 3.000 metrotik gorakoak) eta 72 izendun glaziar. Hau guztia 700 km2-ko azaleratik %40a da.

Aoraki kokatuta dago Kirikirikatata-ko (Cook mendilerroa) iparraldean.

Aoraki mendia legendetan

Hau diote maoriek beren identitatearen ikur gorena duten mendiaz: Hots, inori gur egin behar badiozu, izan dadila Aoraki mendi garaiari. (maorieraz: Kia tuohu koe me he mauka teitei, ko Aoraki anake.)[3]

Aoraki mendiari estuki lotua da Zeelanda Berriko Hego Uhartearen hego-mendebaldea lehenik populatu zuen Arowhenua herriaren historia. Aoraki eta haren anaien legendak ahoz aho bidaiatu du –eta iraun du– herri honen hainbat belaunalditan zehar.[4]

Gizakiak denbora neurtzen ez zuelarik artean, Rakiren –Aita Zeruaren– semeak lurrera jaitsi ziren haren bigarren emazte Papatūānukurekin –Ama Lurrarekin– elkartzeko. Baina partitzeko tenorea heldu zitzaienean, waka (kanoa) zeruratzeko egin zuten karakiak (otoi kantak) huts egin zien. Orduan, igo ziren eskoratua geratu zitzaien wakaren sartaldeko ertzik garaienera, eta, gutxika-gutxika, bai berak eta bai beren waka hura harri bihurtu ziren; hala sortu zen Aotearoako (Zeelanda Berriko) Hego Uhartea. Aoraki (Cook), Rakiroa, Rakirua eta Rārakiroa (Tasman) mendiak dira Rakiren semeak.[4]

Bai, azkenean, Aorakiren eta haren anaien gorputzak mendi bihurtu ziren, eta horiek dira egungo Hegoaldeko Alpeak, zeinetan Aoraki, anaia zaharrena, baita garaiena. Waka, berriz, Hego Uhartea bilakatu zen, eta hala esaten diote maoriek: Te Waka o Aoraki, hots, Aorakiren kanoa. Mendi horiek soil eta gorri iraun zuten urte luzez, eta han ez zen ez bizitzarik, ez urik, ez eta bertan bizi ahal izateko ezinbestekoak diren bestelako kondiziorik.[3]

Handik denbora batera eratu zen egungo paisaia, gerora Waitaha, Rapuwai, Kāti Hawea, Kāti Mamoe eta Kāi Tahu tribuen atua —erdi jainko– bihurtu ziren Aorakiren ahaideen eraginez. Bertan bizitza sortu zen, eta, hala, jatorrizko eskifaiako ahaide sakratu haiek egindako ahalegina ez zen alferrik izan: lurra ez zen aurrerantzean antzua izango eta gizakiak bertan bizi ahal izango ziren.[3]

Arowhenuako paisaiaren sorreraren istorio hau gakoa da bertako tribuen tradizioan. Eta horretan oinarriturik, eskualdeko Kāti Huirapa marae edo komunitate nagusia arduratzen da egun Aoraki mendiaren eta inguruen zaintzaz, haiek dira lurraldearen kaitiaki edo zaintzaileak.[3]

Irudi galeria

  • Mendia Hooker glaziarraren lakutik ikusita.
    Mendia Hooker glaziarraren lakutik ikusita.
  • Cook, hegoaldetik ikusita.
    Cook, hegoaldetik ikusita.
  • Tasman lakutik, hegoaldetik ikusita.
    Tasman lakutik, hegoaldetik ikusita.
  • Aoraki ilunabarrean.
    Aoraki ilunabarrean.

Erreferentziak

  1. Ozeaniako mapa fisikoak[Betiko hautsitako esteka], Zeelanda Berriko mapa fisikoa[Betiko hautsitako esteka], Ozeania - Kontinenteari buruzko hainbat datu - Mendi nagusiak atala[Betiko hautsitako esteka] mapagunea.com (Noiz kontsultatua: 2010-11-9).
  2. Cook mendia sarrera. Entziklopedia Laburra (Noiz kontsultatua: 2010-11-9).
  3. a b c d Artola Zubillaga, Xabier. (2024-02-19). Aoraki, edo nola eratu zen paisaia – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. a b Artola Zubillaga, Xabier. (2024-01-23). Aotearoa: laku, mendi, haran, ordoki eta fiordoen sorrera – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Aoraki/Mount Cook Parke Nazionalari buruzko informazioa
  • "Marinelaren mendia" dokumentala (Alberto Iñurrategi eta Asier Aranguren, 2002).
  • (Ingelesez) "The Sky Piercer: Skiing New Zealand's highest mountain" dokumentala (2019).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5059
  • Commonscat Multimedia: Aoraki/Mount Cook / Q5059

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 240490685
  • BNE: XX1580096
  • GND: 4318916-7
  • LCCN: sh94000956
  • SUDOC: 199682054
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 1104302
  • Wd Datuak: Q5059
  • Commonscat Multimedia: Aoraki/Mount Cook / Q5059