Desaguadero

Desaguadero ibaia
Río Desaguadero (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.515 km
Geografia
Map
Koordenatuak33°50′50″S 66°51′44″W / 33.847175°S 66.8623126°W / -33.847175; -66.8623126
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Jáchal River (en) Itzuli
    San Juan ibaia (Argentina)
    Atuel River (en) Itzuli
    Tunuyán River (en) Itzuli
    Diamante River (en) Itzuli
    río Bermejo-Vinchina (en) Itzuli
    Huaco River (en) Itzuli
Arroaren azalera260.000 km²
Bokalea
()
Colorado
Artikulu hau Argentinako ibaiari buruzkoa da; Nikaraguako ibaia gaitzat duena beste hau da: «San Juan (ibaia)»

Desaguadero mendebaldeko Argentinako ibaia da. 1498 km luze da eta 260.000 km²ko arroa drainatzen du. Berez Coloradoren ibaiadarra bada ere, gaur egun arro ia endorreikoa da: jeneralean ura agortzen da, Coloradora iristsi gabe[1].

Izena

Bermejo, Desaguadero, Salado, Chadileuvu eta Curaco izenaz ezagutzen da ibaiaren goi-ibilgua.

Geografia

Cerro Bonete Chicon (La Riojako probintzia) du iturburua. Ur emari handikoa da hasieran, baina lurralde idorretan barneratzen da ondoren eta lurruntzearen eta lurren ureztatzearen ondorioz, urik gabe iritsi ohi da behe-ibilgura. Beraz, euri asko egiten duenean baizik ez da Colorado ibairaino iristen Desaguaderoren ura.

Ibaiadarrak

Jachal, San Juan, Mendoza, Tunayan, Diamante eta Atuel dira ibaiaren adar nagusiak.

Zeharkatutako udalerriak

  • La Riojako probintzia: Villa San José de Vinchina, Villa Castelli eta Villa Unión.
  • San Juango probintzia: Bermejo.
  • Mendozako probintzia: Desaguadero eta Canalejas.
  • San Luisko probintzia: Mosmota eta Navia.
  • La Pampako probintzia: Santa Isabel, Limay Mahuida eta Puelches.

Hidrometria

Desaguaderoren emaria 16 urtez (1983-1998 bitartean) neurtua izan da La Reformako estazioan (La Pampako probintzia), Coloradorekin elkartu baino 150 km lehenago[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 350.000 km² ditu. Urteko batez besteko emaria 23,57 m³ segundokoa da. Emari handiena ekainean du (31,5 m³/s), eta txikiena abenduan (7,3 m³/s).

Desaguadero ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), La Reformako estazioan neurtuak
Datuak: 1983 eta 1998 artean

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-3-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Un río en vías de desaparición. laarena.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
  2. Estudio Integral de la Cuenca del Desaguadero. lapampa.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-17).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q385342
  • Commonscat Multimedia: Desaguadero River / Q385342

  • Wd Datuak: Q385342
  • Commonscat Multimedia: Desaguadero River / Q385342