Diuretiko tiazidiko

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Diuretiko tiazidikoak ur eta sodioaren birxurgapena eragotziz diuresia lortzea helburu duten farmakoak dira. Beren ekintza gunea Henleren lakioko urruneko hodi bihurgunetsua da.

Ekintza mekanismoa

Henleren lakioaren urruneko hodi bihurgunetsuan dagoen Na+/Cl- kogarraiatzailea inhibitzen dute, sodio eta kloroaren xurgapenaz arduratzen dena hain zuzen ere. Ondorioz, sodio eta uraren birxurgapena oztopatzen dute.

Eragin farmakologikoak

Farmako hauen ondorioz gernuan sodio, kloro, potasio, magnesio eta hidrogeno kontzentrazioak gora egingo du eta azido uriko eta kaltzioarenak behera.

Horretaz gain, bihotzaren postkarga murriztu egingo da basozabalkuntza arteriolarra eta hipotentsioa agertuz.

Albo ondorioen artean hiperurizemia, hipopotasemia (arritmiak), alkalosi metabolikoa, hiperkaltzemia (kalkuluak), hipotentsio ortostatikoa, hipergluzemia eta hiperkolesterolemia azalduko dira.

Erabilgarritasun terapeutikoa

Diuretiko tiazidikoak kasu hauetan dira erabilgarriak:

  • Hipertentsio arterialean
    • Kasu arin eta moderatuetan
    • Kasu larriagoetan laguntzaile gisa β-blokeatzaileekin batera
  • Bihotz gutxiegitasun kongestiboan
  • Giltzurrun kaltean
  • Hiperkaltziurian
  • Diabetes geza nefronikoan
    • (V2 hartzaileen gabezia dela eta hormona antidiuretikoak (ADH) eragin gutxiago du. Diuretiko tiazidikoek ADH-ren funtzioa betetzen dute eragin antidiuretikoa erakutsiz).

Zenbait diuretiko tiazidiko

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q665843
  • Commonscat Multimedia: Thiazides / Q665843

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D049971
  • Kimikako identifikadoreak
  • ATC: C03A
  • Wd Datuak: Q665843
  • Commonscat Multimedia: Thiazides / Q665843