Dorothy Thompson

Dorothy Thompson

(1920)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLancaster (New York) eta Erie konderria (New York), 1893ko uztailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLisboa, 1961eko urtarrilaren 30a (67 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Joseph Bard (en) Itzuli  (1923 -  1927)
Sinclair Lewis  (1928 -  1942)
Maxim Kopf (en) Itzuli  (1945 -  1958)
Hezkuntza
HeziketaSyracuseko unibertsitatea
Illinois Institute of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

IBDB: 88960
Discogs: 3890245 Find a Grave: 22856530 Edit the value on Wikidata

Dorothy Thopmson (Lancaster, New York, 1893ko uztailaren 9a - Lisboa, Portugal, 1961eko urtarrilaren 30a) estatubatuar kazetaria, idazlea, sufragista eta feminista izan zen. Berlingo korrespontsala izan zen eta Alemaniatik kanporatu zuten lehen kazetari atzerritarra.[1]

Biografia

Ministro metodista baten alaba zen, eta Chicagoko Lewis Institute-an eta Siracusako Unibertsitatean ikasi zuen. Han graduatu zen eta mugimendu sufragistan parte hartu zuen.[1][2]

Europara joan zen emakumeen kazetaritza sustatzeko, emakumearen zerbitzura. Kazetari gisa, ospetsu egin zen Austriako Zita enperatrizarekin elkarrizketa bat lortu zuelako, 1925ean Karlos enperadoreak tronua berreskuratzeko ahaleginean huts egin ondoren.[1][2]

1925ean New York Evening Post eta Philadelphia Ledger taldeek Berlingo korrespontsal izendatu zuten. Dorothy Tompsonek 1931n Adolf Hitler elkarrizketatzea lortu zuen. Baina 1934ko udan, nazien erregimenari egindako kritiken ondorioz Alemaniatik bota zutenean, herrialdetik kanporatutako lehen kazetari atzerritarra izan zen.[1][3]

1936an, On the Record.zutabea argitaratzen hasi zen New York Herald Tribunean. Oso ezaguna egin zen, eta beste 170 komunikabidetan argitaratu zen 1941 eta 1958 bitartean. Irrati-emanaldiak ere egin zituen, eta hileroko zutabea Ladies’ Home Journal aldizkarian argitaratu zen 1937tik hil zen arte.[2][3]

1936-1940 bitartean PEN Klubeko buru izan zen. Feminista eta emakumea kazetaritzan sartzearen aldekoa zen, eta emakumea informazio-jardueraren subjektu gisa jartzen zuten jarduerei laguntzen zien.[1]

Bizitza pertsonala

1928an Sinclair Lewis idazlearekin ezkondu zen Londresen, eta 1942an dibortziatu zen. Aurretik Josef Bard idazlearekin ezkonduta egon zen (1922tik 1927ra) eta gero Maxim Kopf artistarekin egon zen, 1943tik hil zen arte[1].[2][3]

1961eko urtarrilaren 30ean Lisboan (Portugal) hil zen bihoz gutxiegitasunaren ondorioz, 67 urte zituela.[1]

Iruditegia

  • Sinclair Lewis eta Dorothy Thompson, Ingalaterrako eztei-karabanan egindako bidaian, 1928
    Sinclair Lewis eta Dorothy Thompson, Ingalaterrako eztei-karabanan egindako bidaian, 1928
  • Dorothy Thompson 1930
    Dorothy Thompson 1930
  • Dorothy Thompson Sinclair Lewis senarrarekin, 1931
    Dorothy Thompson Sinclair Lewis senarrarekin, 1931
  • Dorothy Thompson Sinclair Lewis eta semearekin, 1935
    Dorothy Thompson Sinclair Lewis eta semearekin, 1935
  • Dorothy Thompson, Eskubideen Berdintasuna, Washington 1936ko otsaila.
    Dorothy Thompson, Eskubideen Berdintasuna, Washington 1936ko otsaila.
  • Rains, Came, Brown, Thompson eta Bromfield, 1937
    Rains, Came, Brown, Thompson eta Bromfield, 1937
  • Dorothy Thompson Europatik itzuli berria Roosevelt presidentearekin Etxe Zurian, maiatzaren 29a.
    Dorothy Thompson Europatik itzuli berria Roosevelt presidentearekin Etxe Zurian, maiatzaren 29a.
  • Dorothy Thompson etxea, New York
    Dorothy Thompson etxea, New York
  • Dorothy Thompson
    Dorothy Thompson
  • Alice Longworth, Dorothy Thompson eta Eugene Meyer
    Alice Longworth, Dorothy Thompson eta Eugene Meyer

Erreferentziak

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana. Suplemento anual, Suplemento anual,. Espasa-Calpe 1966 ISBN 978-84-239-4595-5. PMC 489562558. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  2. a b c d Dorothy Thompson | American journalist and writer. .
  3. a b c «American Journalist Dorothy Thompson Underestimates Hitler | HistoryNet» www.historynet.com.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q275545
  • Commonscat Multimedia: Dorothy Thompson / Q275545

  • Wd Datuak: Q275545
  • Commonscat Multimedia: Dorothy Thompson / Q275545