Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-ra eta Elorrio 6 km-ra baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-ra, Bilbotik 45 km-ra eta Donostiatik 78 km-ra dago. 1.099 biztanle zituen 2016. urtean.
Herriaren izenaren oinarri etimologikoanelge/elke osagaia dago (lur landua edo alorra esan nahi du), beste zenbait toponimo euskaldunetan ere agertzen dena: Elgea (Araba), Elketa (Urnietako baserri bat), Elkano (Nafarroako herria), Elkarte (Nafarroako Erresuma zaharreko terminoa)[4].
Bertakoen eta inguruko herrietako euskaldunen ahoskeran Élgeta esan ohi da, entonazioa lehen silaban indarturik. Kontraste egiten du gaztelerazko Elgueta formarekin, zeinak indarra bigarren silaban duen[5].
Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.
Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Intxortatxiki (Mendratxo), Gazteluatx, Eguarbitza, Goikomendi, Azkonabieta eta Galdaramuño mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudela. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.
Auzuneak
Herriguneaz gain, Ariola (Aixola), Goimendi, Egotxeaga zeharra, Larragibel zeharra, Arantzeta zeharra, Uriburualdea, Uriarte, Antsoategi, Izuziaga zeharra, Arroeta eta Asentzio landa-auzuneek udalerria osatzen dute.
Elgetako lursailetan dagoen Intxortako Atea monumentua.
Erdi Arokoak dira lurralde honetako lehenengo biztanleak, gaurko Olaegi eta Jaolatza baserrien inguruan, Uberan. Zonalde horretan ere Uriarteko Andra Mariren santutegia dago, eskualdeko lehendabiziko aztarna kristaua dena, XIV. mendekoa. Garai hartan ere, zehazki 1335ekoirailaren 13an, GaztelakoAlfontso XI.a erregeak Elgetako hiribildua fundatu zuen eta Gasteizko forua eman zion.[10]
1924komaiatzaren 18an bertan sortu zuten http://www.emf-fvm.com/index.aspx ("Federación Vasco Navarra de Alpinismo") elkartea.[11]
1928 arte Angiozar eta Ubera auzoak elgetarrak izan ziren. Urte hartatik aurrera Bergararen barruan gelditu ziren.
Lehen sektore ekonomikoa nagusia izan da tradizionalki Elgetan, beste euskal herrietan bezala, abeltzaintza eta basogintza nagusiki. Industria inguruko herrietan baino beranduago sartu zen, burdinolak eta errotak jarduera zaharrak ordezko moduan bazeudela.
1965 inguruan industrializazioa hasi zen, eta gaur egun hartzen du herriko jarduera osoaren erdia.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %74,2. Hirugarren sektorea %23,8. Eraikuntza %0,5.[12]
Demografia
2019an 1.139 biztanle zituen. Horietatik %17,3k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,17 ziren.[12]
Elgetako biztanleria
Politika
2019ko udal hauteskundeak
Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten berriro alkate.[13]
Elgetako Felisa Basauriren[15] testigantza, mutilekin dantza egiteagatik neskak zigortzen zituztela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[16][17] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Mendebaleko euskararen[18] aldaera bat da herriko[19] jatorrizko euskalkia, sortaldeko azpieuskalkiari[20] dagokion debaerdiko euskara[21] hain zuzen. Gaur egun ere herritarren %85 inguru euskal hiztunak dira.
Elgetarrek ÉL-ge-ta ahoskatzen dute beren herriaren izena, entonazio argi batean lehen silaban jarriz indarra. Kontraste bizia egiten du horrek gaztelaniazkoElgueta entonatzen den moduarekin.
Kafe Antzokia
Espaloia Kafe Antzokia kulturgunea 2004koekainean zabaldu zuten, eskualdeko erreferentea dena. Gaur egun, itxita dago egunerokotasunean eta ekitaldi eta kultur jardueretarako zabaltzen dute (2016).
Ondasun nabarmenak
Elgetako erdigunea: Diputazio etxea ezkerrean eta udaletxea (urdina) eta parrokia barrenean.
Andra Mari Jasokundearen parrokia. 1377koa. XVI. mendean handitu egin zuten.[11]
↑«Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
↑marregi. «Elgeta Ueman sartuko da zapatuan» Elgetako Udala(Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
↑Salaberri, Patxi; Zaldua, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta Etimologia. Euskaltzaindia, 159-160 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
↑Laspiur Zabala, Imanol.. (1999). Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua. Euskara Batzordia, 138 or. ISBN 84-89696-15-2. PMC 47811392. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
↑«UDAL KIROLDEGIA - Kirol instalazioen errolda - Censo de instalaciones deportivas · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» instalazioak.euskalkirola.com(Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
↑«ELGETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus(Noiz kontsultatua: 2020-04-09).