Encartaciones S.A.

Encartaciones S.A.
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreatransportation industry (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
  • Abanto
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1956

Encartaciones S.A. autobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa bizkaitarra da. Bizkaibus eta VAC-081 Bilbo-Castro Urdiales autobus-linea antolatzen ditu. Egoitza Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoan du.

Historia

Encartaciones S.A. 1956an sortu zen orduko Autobuses de Labanda, Autobuses Castro-Bilbao eta Herederos de Martínez de Osaba enpresak bat egin zutenean.

1991n Ariznabarreta S.A.k antolatzen zituen autobus-lineak lortu zituen: San Juan del Rompeolas-Santurtziko parkea eta La Cuesta-Santurtziko parkea. Geroago VAC-107 Bilbo-Arespalditza linea ere lortu zuen, lehen Empresa Respaldiza S.L.-ek antolatua zena.

1994ko maiatzean Bizkaibusen sartu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako autobus sarea.

VAC-081 Bilbo-Castro Urdiales

Autobus linea hau Espainiako Sustapen Ministerioak antolatua da. Bilbo eta Castro Urdiales lotzen ditu, Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran eta Barakaldo zeharkatuz.

1994 eta 2005 artean Bizkaibusek antolatuta zegoen, bi lineatan banatuta:

2005eko azaroan Bizkaiko Foru Aldundia ibilbidea Bizkaibus saretik ateratzea erabaki zuen, harrezkero Encartaciones S.A.k bakarrik antolatua izanda. 2008ko martxoan Kantabriako Gobernuak enpresarekin ituna sinatu zuen lineak hobetzeko.

Autobus-lineak

Bizkaibus

Autobus-linea Ibilbidea Maiztasuna
(Minutu)
A3321 Portugalete - Muskiz 60'
A3322 San Juan del RompeolasSanturtzi 30'
A3323 PortugaleteGaldames 120'
A3331 SestaoTrapagaran 60'
A3332 SanturtziTrapagaran 30'
A3333 Santurtzi - Gallarta 20'
A3334 SanturtziBalmaseda 120'
A3335 SestaoMuskiz 60'
A3336 Bilbo - Muskiz (Ortuellatik) 60'
A3337 Bilbo - Muskiz (N-634 errepidetik) 60'
A3338 MuskizBarakaldoAreeta 30'
A3341 BilboSodupeArespalditza --
A3342 BilboSodupeArtziniega 60'
A3343 BilboSodupe 120'

VAC-081 Bilbo-Urdialaitz

Autobus-linea Ibilbidea Maiztasuna
(Minutu)
1 BilboUrdialaitz (A-8 autobidetik) 30'
2 Gurutzeta - Urdialaitz 40' / 60'
3 BilboUrdialaitz (N-634 errepidetik) 180

Ibilgailuak

  • Mercedes Benz O-405 Hispano VOV II
  • Mercedes Benz O-405N Hispano VOV II
  • Mercedes Benz Citaro
  • Mercedes Benz Integro
  • Mercedes Benz O-1834L Irizar Intercentury
  • Iveco Eurorider 35A Irizar Intercentury II
  • MAN Irizar Intercentury II
  • Volvo Sunsundegui Astral

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Encartaciones S.A.ren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
  • Bizkaibusen webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8775764
  • Wd Datuak: Q8775764
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko autobus enpresak