Eon

Eonen eskala geologikoa: Hadearra, gorriz; Arkearra, arrosaz; Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak, Fanerozoikoa irudikatzen.

Eona Lurraren historia geologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Eona garai geologikoen taulan erabiltzen da, denbora tarte luzeenak adierazteko. Unitate geokronologiko bat ere bada. Lau eon bereizten dira: Hadearra, Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.[2] Eonaren baliokide kronoestratigrafikoa eontema da, denbora tarte horretan eratutako arroka gorputza.[2]

Eona 1957an unitate gisa onartzeko proposatu zuten hainbat zientzialarik, mila milioi urte balioko zuen unitate gisa, baina proposamena ez zen onartua izan. Gaur egun, eon bat beste batetik bereizteko, bizidunen artean oinarrizko aldaketa bat gertatu behar da.

Onartutako eonak

Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta: Hadearra (Priskoarra ere deitua), Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa, Lurraren historiaren kronologiaren ordenan. Lehen hirurak Kanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude.

Hadearra

Sakontzeko, irakurri: «Hadearra»

Lurraren sorreratik (duela 4600 milioi urte) Arkearraren hasieraraino iraun zuen.

Arkearra

Sakontzeko, irakurri: «Arkearra»

Duela 4000 milioi urte hasi eta Proterozoikoaren hasieraraino iraun zuen. Lehenengo bizi aztarnak garai honetakoak dira; zehazki, duela 3800 milioi urtekoak.

Proterozoikoa

Sakontzeko, irakurri: «Proterozoiko»

Duela 2500 milioi urtetik, duela 542 milioi urtera iraun zuen. Aldi hartan, bizia garatu zen, eta lehen izaki zelulaniztunak sortu ziren.

Fanerozoikoa

Sakontzeko, irakurri: «Fanerozoiko»

Bizidun makroskopiko gehien bizi izan ziren eta diren garaia: algak, onddoak, animaliak eta landareak. Fanerozoikoa duela 543 milioi urte hasi zen, eta gaur egun arte irauten du.

Erreferentziak

  1. «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. a b «eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Lurraren Historia», Hiru.eus.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108256
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q108256
  • i
  • e
  • a
Zenozoikoa¹
(gaur egun–66.0 Mya)
Kuaternarioa (gaur egun–2.588 Mya)
Neogenoa (2.588–23.03 Mya)
Paleogenoa (23.03–66.0 Mya)
Mesozoikoa¹
(66.0–251.902 Mya)
Kretazeoa (66.0–145.0 Mya)
Jurasikoa (145.0–201.3 Mya)
Triasikoa (201.3–251.902 Mya)
Paleozoikoa¹
(251.902–541.0 Mya)
Permiarra (251.902–298.9 Mya)
  • Lopingiarra (251.902–259.8 Mya)
  • Guadalupearra (259.8–272.3 Mya)
  • Cisuraliarra (272.3–298.9 Mya)
Karboniferoa (298.9–358.9 Mya)
  • Pennsilbaniarra (298.9–323.2 Mya)
  • Mississippiar (323.2–358.9 Mya)
Devoniarra (358.9–419.2 Mya)
  • Berantiarra (358.9–382.7 Mya)
  • Erdikoa (382.7–393.3 Mya)
  • Goiztiarra (393.3–419.2 Mya)
Siluriarra (419.2–443.8 Mya)
  • Pridoliarra (419.2–423.0 Mya)
  • Ludlow (423.0–427.4 Mya)
  • Wenlock (427.4–433.4 Mya)
  • Llandovery (433.4–443.8 Mya)
Ordoviziarra (443.8–485.4 Mya)
  • Berantiarra (443.8–458.4 Mya)
  • Erdikoa (458.4–470.0 Mya)
  • Goiztiarra (470.0–485.4 Mya)
Kanbriarra (485.4–541.0 Mya)
Proterozoikoa²
(541.0 Mya–2.5 Gya)
Neoproterozoikoa (541.0 Mya–1 Gya)
Mesoproterozoikoa (1–1.6 Gya)
  • Steniarra (1–1.2 Gya)
  • Ektasiarra (1.2–1.4 Gya)
  • Kalimmiarra (1.4–1.6 Gya)
Paleoproterozoikoa (1.6–2.5 Gya)
Arkearra² (2.5–4 Gya)
Aroak
Hadearra² (4–4.6 Gya)
 
 
kya bat = duela mila urte. Mya bat = duela milioi bat urte. Gya bat = duela mila milioi urte. = ¹Fanerozoiko eona. = ²Kanbriarraurre supereona.
Estekak: (2017/02). Nazioarteko Estratigrafia Batzordea. 2015eko uztailaren 13an kontsultatua. Divisions of Geologic Time—Major Chronostratigraphic and Geochronologic Units USGS 2013ko martxoaren 10ean kontsultatua.