Ezinbesteko kasu

Ezinbestea[1] betebeharrak ez betetzea justifikatzen duen arrazoia da. Itzuri ezineko gertaera, subjektuaren borondateaz haraindikoa.[2] Garrantzi handia du, zuzenbidean, kalteen erantzukizuna ezartzerakoan.

Adibidez, enpresa batek ezinbesteko arrazoiengatik zerbitzu bat eskaintzen ez duenean, kalteak ordaintzea saihets dezake, ez baitago bere esku saihestea. Ezinbesteko kasu bat egoteak kontratu bateko alde bat edo biak kontratuan dituzten betebeharretatik askatzen ditu normalean.

Kanpoan geratzen dira saihestu ez baina aurreikusi ezin diren kausak, ezusteko kasu deituak, eta zabarkeriak, hau da, saihestu ahal izan direnak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kontratazio Publikoa Hiztegia] [2019]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q161398
  • Identifikadoreak
  • BNF: 122419219 (data)
  • GND: 4025355-7
  • LCCN: sh85143844
  • Wd Datuak: Q161398


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.