Filariasi

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Filariasi
Deskribapena
Motanematode infection (en) Itzuli, helmintiasia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB74, B74.9, B74.8, B74.1, B74.3, B74.4, B74.0 eta B74.2
GNS-9-MK125.9
MeSHD005368
Disease Ontology IDDOID:1080
Wuchereria bankrofti odolean, mikroskopioan ikusita


Filariasia filaria izeneko nematodoek gizakiarengan eta beste ornodunengan sortzen duten gaixotasun parasitarioa da, intsektuen bidez (batik bat, eltxoen bidez) transmititzen dena. Gaitz tropikala da, eta Afrikan eta Asian ematen dira kasu gehienak.

Mundu osoan 100 milioi pertsona baino gehiagok pairatzen zuten gaitza 2004an [1].

Filariasi asko daude, ugari baitira gaitza sor dezaketen har nematodoak. Infektatzen duten har gehienak hodi linfatikoetan eta odolean bizi dira, eta batzuk dermispeko noduluetan. Intsektu bektoreek (eltxoak, euliak, ezparak...) har patogenoak injektatzen dituzte ziztada egiterakoan, linfara eta odolera pasatzen dutenak.

Filariasi motak

Elefantiasi
  • linfatikoa: har bizkarroiak sistema linfatikoan kokatzen dira, gongoil linfatikoak barne. Wuchereria bancrofti eta Brugia malayi nematodoek filariasi mota hauek sortzen dituzte, eltxoak izanik gaitzaren bektoreak (Aedes, Culex, Anopheles...) Filariasi honek linfagitisa eta elefantiasia eragiten du: harrek hodi linfatikoak buxatzen dituzte, linfaren zirkulazioa blokeatzen da eta ehunak handitzen dira, neurriz kanpoko tamaina hartuz (elefantiasia) [2]
  • dermispekoa: bizkarroiak dermisaren azpian bizi dira, baita begietan ere. Loa loa eta Onchocerca volvulus dira filariasi mota hauek eragiten dituzten harrak. Dermisaren azpiko ehunetatik mugitzen dira, eta begietara irits daitezke, itsutasuna sortuz. 2008ko datuen arabera, Afrika tropikalean 260.000 gizabanako itsu zeuden filariasi mota honegatik (onkozerkosia) [3]

Diagnostikoa eta tratamendua

Filariasi batzuetan har bizkarroia odolean dago, eta odol-analisi baten bidez antzeman daiteke gaitza. Beste kasu batzuetan harrak ez daude odolean, eta orduan historial klinikoaren bidez edo froga antigenikoen bidez egiaztatu behar da diagnostikoa.

Sarritan nematodo patogenoek erantzun immune oso bortitza eragiten dute, aparteko hantura eta fibrosia sor dezakeena.

Gaitzaren profilaxia, beste gaitz tropikalen antzera, eltxo eta euli bektoreen kontrolera zuzentzen da, intsektizidak eta plagizidak erabiliz intsektuak akabatzeko.

Filariasiaren tratamendua asko aurreratu da azken urteotan. Dietilkarbamazina izan da luzaro tratamendu klasikoa, baina gaur egun beste tresna terapeutikoak ere daude: ibermektina (Streptomyces avermitilis bakterioak sortzen duen molekula, oso eraginkorra) eta albendazol, besteak beste. Kasu zailetan kirurgia ere erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. Munduko Osasun Erakundea, Asiako Hegoekialdeko Bulego Erregionala Lymphatic Filariasis (Ingelesez)
  2. Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 383-384 orr.
  3. Jara, David G.: Bacterias, bichos y otros amigos, Ed. Ariel (2016), 176-177 orr.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q815753
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11992506n (data)
  • LCCN: sh85048190
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • DOID: DOID:1080
  • CIE-10: B74
  • CIE-9: 125.9
  • MeSH: D005368
  • Orphanet: 2034
  • Kimikako identifikadoreak
  • KEGG: H02028
  • Wd Datuak: Q815753