Frantzisko Egia

Artikulu hau bizkaitar militarrari buruzkoa da; nafar militarra gaitzat duena beste hau da: «Frantzisko Egia Beaumont»
Frantzisko Egia

Irudi gehiago

Gerra-ministroa

1817ko ekainaren 19a - 1819ko martxoaren 16a
Francisco Bernaldo de Quirós y Mariño de Lobera (en) Itzuli - José Alós Mora (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1814ko maiatzaren 29a - 1815eko martxoaren 25a
← Manuel Freyre - Francisco Ballesteros (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1810eko urtarrilaren 31 - 1810eko maiatzaren 8a
Antonio Cornel Ferraz Doz y Ferraz (en) Itzuli - Eusebio Bardají y Azara (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaDurango, 1750eko martxoaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1827ko urtarrilaren 6a (76 urte)
Familia
Familia
ikusi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
ikusi
  • Karlos III.aren Ordenaren Gurutze Handia Karlos III.aren Ordenaren Gurutze Handia
    Grand Cross of the Royal and Military Order of Saint Hermenegild Grand Cross of the Royal and Military Order of Saint Hermenegild
    Cross Laureate of Saint Ferdinand Cross Laureate of Saint Ferdinand
Zerbitzu militarra
GraduaKapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Laranjen Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra

Frantzisko Ramon Egia Lopez de Letona (Durango, Bizkaia, 1750eko martxoaren 5a - Madril, Espainia, 1827ko urtarrilaren 6a) bizkaitar politikaria eta militarra izan zen.

Biografia

1767an hasi zuen bere karrera militarra Espainiako Armadan, eta 1775ean Aljerren borrokatu zen hango piraten aurka. Sei urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren aldeko gerran Pensacola hartzen lagundu zuen. 1792an koronel, hurrengo urtean brigadier eta 1795ean kanpo mariskal izendatu zuten eta bost urte geroago Aragoiko Erreinuko komandante. 1801ean, Portugalen aurka borrokatu zen, eta gero, Iberiar Penintsulako Gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu.

Politikoki, absolutismoaren alde egin zuen, eta 1814an Fernando VII.aren Gerrako idazkari bihurtu zen, 1819ko ekain arte.

Granadako kapitain jenerala zela liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen eta 1820an iraultza liberalak Frantziara erbesteratu zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua. Fernando VII.ak Errege Estimuaren konde izendatu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3740224
  • Commonscat Multimedia: Francisco de Eguía y Letona / Q3740224

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 305875385
  • BNE: XX1518229
  • UB: a1284144
  • PARES: 156848
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 37210
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q3740224
  • Commonscat Multimedia: Francisco de Eguía y Letona / Q3740224