Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa
Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||
1625eko apirilaren 23a - 1647ko martxoaren 14a ← Maurizio Nassaukoa - Gilen II.a Orangekoa →
1625 - 1647 ← Maurizio Nassaukoa - Gilen II.a Orangekoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Delft, 1584ko urtarrilaren 29a | ||||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||||
Heriotza | Haga, 1647ko martxoaren 14a (63 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Gilen I.a Orange-Nassaukoa | ||||
Ama | Louise de Coligny | ||||
Ezkontidea(k) | Amalia of Solms-Braunfels (en) (1625eko apirilaren 4a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | nederlandera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, buruzagi militarra eta arte bildumagilea | ||||
Lantokia(k) | Haga | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Hogeita Hamar Urteko Gerra | ||||
Frederiko Henrike (Delft, 1584ko urtarrilaren 29a - Haga, 1647ko martxoaren 14a) Orangeko printze subirano eta Holanda, Zeelanda, Utrecht, Guelders, Overijssel eta Groningengo estatuderra izan zen.
Gilen I.a Orange-Nassaukoa eta Louise Colignykoaren semea izan zen. Aita hil eta sei hilabetera jaio zen, eta bere anaia Mauriziok armetan hezi zuen. 1725ean Maurizioren ondorengoa izan zen kargu guztietan. Holanda, Zeelanda, Utrecht, Overijssel eta Guelders probintzietako estatuderra izan zen, baita Batasuneko almirante nagusia ere. 1647tik aurrera, gainera, Groningeneko estatuderra izan zen.
Hogeita bi urtez egon zen Probintzia Batuetako gobernuaren buru. Espainiarren aurkako gerran komandante nagusia izan zen eta bere arrakasta nagusia 's-Hertogenboscheko setio arrakastatsua izan zen. Beste hiri batzuk ere harrapatu zituen, hala nola Maastricht, Breda eta Hulst. Gerran Frantziarekin aliatu zen, baina azkenean aliantza utzi zuen Espainiarekin bake-akordioa sinatzeko. Horrela, laurogei urtez bilatu zituzten helburuak lortu zituzten Probintzia Batuek.
Urrezko aro baten buru izan zen, garaipen militar eta itsasontziekin, itsaso eta merkataritza hedapenarekin eta arte eta literaturan bikaintasunarekin.
Kanpo estekak
- Datuak: Q167236
- Multimedia: Frederick Henry, Prince of Orange / Q167236