Gammagrafia

Giza eskeletoaren gammagrafia.

Gammagrafia edo eszintigrafia erradioisotopoek igorritako gamma izpien bidez gorputz opakuen barne-egitura aztertzeko prozedura da. 50-140 mm lodiko gorputzak aztertzeko egiten da batez ere, eta substantzia erradioaktibo naturalak (radioa eta radioren gatzak) edo sintetikoak (iridio 192, kobalto 60, eta abar) erabiltzen dira. Isotopo erradioaktiboak dituzten substantzia horiek arnastu egiten dira edo injektatu egiten dira, eta aztertu nahi den organoak bereganatzen duen erradioaktibitate-maila neurtzen da. Detektagailu batek jaso egiten du gorputzak isotopo erradioaktiboak hartu ondoren igortzen duen erradiazioa, eta, datuak informatikoki prozesatu ondoren, hiru dimentsioko irudi bat eratzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1130465
  • Commonscat Multimedia: Scintigraphy / Q1130465

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119413075 (data)
  • LCCN: sh85110710
  • NKC: ph153440
  • Wd Datuak: Q1130465
  • Commonscat Multimedia: Scintigraphy / Q1130465