George Nepia
George Nepia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wairoa (en) , 1905eko apirilaren 25a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | Ruatoria (en) , 1986ko ekainaren 27a (81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamahiruko errugbilaria eta hamabosteko errugbilaria |
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
George Nepia (Wairoa, 1905eko apirilaren 25a - Ruatoria, 1986ko abuztuaren 27a) zeelandaberritar errugbilari maoria izan zen, hamabosteko eta hamahiruko errugbian jokatu zuena. Maila handiko atzelaria izan zen, errugbilari maoririk ospetsuenetako bat, eta Zeelanda Berriko kiroleko lehenbiziko superrizarra.
1924-1930 bitartean, 46 partida jokatu zituen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, 9 test-partida barne. 1924an, 19 urte besterik ez zuela, All Blacks-ek ("The Invincibles" izendaturik) Europan zehar egindako biran parte hartu zuen.[1] 1935ean, Ingalaterrara joan zen hamahiruko errugbi profesionalean jokatzera. 1937an Zeelanda Berrira itzuli, eta bertako hamahiruko errugbiko selekzioan aritu zen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1507984
- Multimedia: George Nepia / Q1507984