Glenveagh Parke Nazionala
Glenveagh Parke Nazionala Glenveagh National Park Páirc Náisiúnta Gleann Bheatha | |
---|---|
Veagh aintzira Parkearen erakunde arduraduna: NPWS National Parks and Wildlife Service. | |
Kokalekua | Gweedore Donegalgo konderria Irlandako Errepublika |
Azalera | 169.58 |
Sorrera | 1984 |
Glenveagh Parke Nazionala (ingelesez Glenveagh National Park, irlanderaz Páirc Náisiúnta Gleann Bheatha) Irlandako Donegalgo konderrian dagoen Gweedore udalerritik 20 kilometrotara kokatzen da. Hala ere gertuen daukan hiria Ipar Irlandako Derry da. Irlandako Errepublikako bigarren parke nazional handien ada.
Glenveagh gazteluaren inguruko muinoak eta Veagh lakua hartzen ditu bere baitan. Irlanderazko Gleann Bheatha izenak "urkien harana" esan nahi du, hori baita ugarien dagoen zuhaitz mota. Hala ere bertan dauden hainbat lorategitan landare exotikoak aurkitzen dira, Txile, Madeira eta Tasmaniatik ekarritakoak besteak beste.
Eremua John Adairrek ezarri zuen. Menpean zituen 244 laborariak bere lurretatik bota zituen eta baso guztia soildu zezaten agindu zuen, haranaren ikuspegia ezerk galerazi ez ziezaion.
Parke Nazionalean oreinaren multzorik handiena dago. 2000 urtean arrano beltza sartu zuten barruan, hamarkada batzuk lehenago desagertua baitzen ingurutik.
Iruditegia
Kanpo estekak
- Glenveagh Parke Nazionaleko webgune ofiziala.
55°01′N 08°03′W / 55.017°N 8.050°W / 55.017; -8.050
- Datuak: Q140033
- Multimedia: Glenveagh / Q140033