Herri iritzi

Iritzi publikoa era askotara adierazten da.

Herri iritzi edo iritzi publikoa gizarteak edo norbanakoak gertakari sozialeekiko duen joera edo lehentasuna da, joera hau benetazkoa edo norbaitek ala zerbaitek bultzatua izan daitekelarik.

Herri iritzia gaur egun politika harremanak deitzen zaienetan kontzeptu nagusi izan da. Azterketa ugariren ondoren iritzi publikoa gauza edo elementu askok batera osatzen dutela ondorioztatu da, baina, era berean, elementu haietako bakar batek ere ez du nagusitasun osoa bereganatzen. etan La opinión pública ha sido el concepto dominante en lo que ahora parece referirse a la comunicación política. Gainera hedabide modernoek gaur egungo gizarte masifikatuan iritzi eremua ikuspegi berri batetik ikustera behartuarazi dute.

Bestalde, iritzi publikoak ikerketa eremu gisa ibilbide luzea duela ere kontutan hartu behar da, nahiz eta iritzi publikoa sarri demokraziarekin lotua izan ohi den, harekiko ezberdindu behar da. Hots, iritzi publikoak politika harremanen saileko sektore askoren arteko bat da.

Herri iritzia azaltzeko moduak

Bide asko daude iritziak kaleratzeko:

  • Protestak, zirkulazioa oztopatzea eta, orokorrean, manifestazioak
  • Eraikinen eta lokalen okupazioa
  • Lan geldialdiak lantegietan
  • Piketeak
  • Inkestak
  • Erreferendum eta galdeketak
  • Gutun irekiak eta iritzi artikuluak

Ikus gainera

  • Iritzi artikulu

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17946
  • Commonscat Multimedia: Public opinion / Q17946

  • Identifikadoreak
  • BNF: 13318767f (data)
  • GND: 4043152-6
  • LCCN: sh2002006218
  • NDL: 00574311
  • NKC: ph116571
  • NARA: 10644296
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D011639
  • Wd Datuak: Q17946
  • Commonscat Multimedia: Public opinion / Q17946