Herritar Batasuna

Artikulu hau XXI. mendeko alderdiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Herri Batasuna».
Herritar Batasuna
jendea aske, herri aske batean
Datuak
Izen laburrahb
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaKomunismo libertarioa, Eusko abertzaletasuna eta Nabarrismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2017ko urtarrilaren 28a
Koloreak    
webgune ofiziala

Herritarren Batasuna (hb) 2017an sortutako alderdi politiko sozialista iraultzaile eta abertzalea da.

Historia

2010ean Ezker Abertzalea eta Eusko Alkartasuna tartean Lortu Arte deitu zioten akordio publiko bat sinatu zuten Euskalduna Jauregian. Honen ondorioz Bildu, geroago Amaiur, eta azkenean Euskal Herria Bildu sortu ziren. Gaur egun azken alderdi honen aliantzaren barruan Eusko Alkartasuna, Sortu, Aralar eta Alternatiba alderdiak daude.

Hala eta guztiz ere, Sortu alderdiaren ibilbidearekin ados ez zeuden batzuk eta ETAko preso ohi batzuk ez zuten alderdi honen ibilbide berria ontzat hartu. Haien iritziz, alderdi honen kideak "erlaxatu" ziren eta "ezker abertzalearen ispirituari" bizkarra eman zioten.[1] Honen ondorioz, antolatutako talde batzuk eta gizabanako batzuk alderdi berri bat sortu eta ENAMa berrantolatzea erabaki zuten baina borroka armatua bertan behera utzita[2]. 2017an, sorrerako urtean Iruñean, 1978an Herri Batasunak zuen espiritu «abertzale eta sozialista iraultzailea» berreskuratzeko asmoa zutela adierazi zuten «independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta Euskal Herriaren batasuna» lortzeko. Ezker abertzalearen aldarrikapen historikoak bere eginik, «mobilizazio, desobedientzia, intsumisio eta erresistentzia aktiboa» erabiliko lituzkete beren jardunean «inbaditzailearen» aurka borroka egiteko. Amnistiaren alde ere egin zuten, berau «preso, iheslari eta deportatu guztien baldintza gabeko etxeratzea» bezala ulertuz.[3].

Sortzaileak

Alderdi honen sortzaileak honako hauek izan ziren Iraultzaileen Bilguneak (IBIL), Askatasunaren Bidean eta Eusko Ekintza (EEK). 2018an, barne antolakuntzarekin desadostasunak zirela eta, Eusko Ekintzak hb utzi zuen.[4]

Hauteskundeetan abstentziorako deia

2019ko Espainiako hauteskunde orokorrentzat abstentzio "aktiboa" eskatu zuen[5] Abstentzioa eskatu zuen baita Hego Euskal Herrian egin ziren 2019ko udal eta foru hauteskundeetan ere, eta urte hartako Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere bai.

Nortzuk gara

« Herritar Batasuna, alderdi, talde eta antolakunde sozio politiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatua den Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen patriotismo nafarraren ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako Ezkerreko Abertzaletasun Ekintzalekoak; edo 1950 aldean abiatu zen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendukoak ere; baita geure borroka Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailean kokatu nahi dugun gazteok ere; honekin batera, joera libertario, komunista eta bestelako ezkerreko sentsibilitate sozio politikoetatik, proiektu global honetara hurbildutako kolektibo eta herritarrok oro har.[6]

Azken garaietan Euskal Herria, hau da, Nafarroa Osoa askatzeko mugimenduak bizi duen krisi estrategiko larria kontuan harturik, Ezker Abertzaleko sektore batek bultzatu duen norabide aldaketa erreformista eta praktika elektoralista-instituzionalista hutsaren eraginez, Herri honen askatasunaren aldeko borroka guztien oroimena, eta bereziki 1978ko Herri Batasunaren gogo independentista eta sozialista iraultzailea berreskuratu, aberastu eta eguneratzeko asmoz, HERRITAR BATASUNA berria antolatzen hastea erabaki dugu.

»
Herritar Batasuna, "Nortzuk gara" 2018

Erreferentziak

  1. https://www.elindependiente.com/politica/2016/11/30/ex-presos-de-eta-criticos-con-sortu-crean-un-partido-para-resucitar-hb/
  2. https://web.archive.org/web/20190415185904/https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/01/29/politica/unidad-popular-busca-recuperar-el-espiritu-abertzale-de-herri-batasuna
  3. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170128/herritar-batasuna-eraikitzeko-eztabaida-prozesua-aurkeztu-dute
  4. https://eh.lahaine.org/eusko-ekintza-y-la-unidad
  5. https://www.facebook.com/HerritarBatasun/
  6. http://herritarbatasuna.eus/eu/hasiera/nortzuk-gara

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak:
EAJ (28) • EH Bildu (18) • Elkarrekin Podemos (11) • PSE-EE (9) • PP (9)
Beste batzuk: UPyD • C's • Vox • PACMA
Alderdi politiko historikoak:
AP • EPK • CDS • UCD- EE • UA • HB • EHAK • EA • Aralar • EH

Ikus, gainera: {{Nafarroa Garaiko alderdi politikoen aurkibidea}}

Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak

Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak:
Ahal Dugu • EH Bildu • N+ • GBai • PSN • I-E
Alderdi politiko historikoak:
Amaiur • Batasuna • EE • EH • EKA • EAE-ANV • HB • Na-Bai • CDN • UDF • UNAI

Ikus, gainera: {{Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen aurkibidea}}


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57298183
  • Wd Datuak: Q57298183