Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipertiroidismo
Hiperplasia tiroideo hedatsua, hipertiroidismoa duen paziente batengan.
Deskribapena
Mota
gaixotasun tiroidea eritasuna
Espezialitatea
endokrinologia
Asoziazio genetikoa
Zerrenda
TSHR (en)
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
iopanoic acid (en), Tiamazol eta propylthiouracil (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
E05.9
GNS-9-MK
242.90
OMIM
603373 eta 609152
DiseasesDB
6348
MedlinePlus
000356
eMedicine
000356
MeSH
D006980
Disease Ontology ID
DOID:7998
Hipertiroidismoa tiroide guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean hipertrofiarekin batera izaten da.[1] Hainbat eritasunek sortzen dute eta takikardiak, pisu-galtzea, urduritasuna eta dardarak dira sintoma nagusiak.
Fisiopatologia
Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta triiodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.
Bi hormona horiek prozesu katabolikoak sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak -hipertiroidismoan gertatzen dena- oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.
Sintomak
Hauek dira hipertiroidimoaren sintoma nagusiak:[2]
Bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta adrenalinaren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomak agertzen dira, orokorrean.
Tiroide guruinaren hantura, infekzio baten ondorioz edo hartutako botika batzuen ondorioz
Diagnostikoa
Diagnostikoa baieztatzeko odol-analisia egiten da, hormona tiroideoen kontzentrazioa aztertzeko, eta ekografia, tiroidearen tamaina, itxura eta funtzionalitatea ikusteko.[2]
Tratamendua
Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa (metimazola, propiltiouraziloa...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidezkoa (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke. Operazio kirurgikoan egindako ebakia ez da oso handia izaten, eta normalean gaixoa bere eguneroko bizimoduari berrekiteko moduan egongo da hamar egunen buruan.[2]