Indar magnetoeragile

Indar magnetoeragilea, zenbait liburu zaharretan magnetomotantzia (ingelesez: magnetomotance) ere deitua, kopuru bat da zirkuitu magnetiko baten fluxu magnetikoa kalkulatzeko ekuazioan agertzen dena, batzuetan Hopkinsonen legea deritzon ekuazioan hain zuzen. Substantzia edo fenomeno batzuen propietate bat da eremu magnetikoa handiagotu egiten duena.

F = Φ R {\displaystyle {\mathcal {F}}=\Phi {\mathcal {\mathfrak {R}}}}

non Φ fluxu magnetikoa eta R {\displaystyle {\mathfrak {R}}} zirkuituaren erreluktantzia diren. Ikus daitekeenez, indar magnetoeragileak tentsioak edo indar elektroeragileak Ohmen legean duten antzeko jokabidea du. Izan ere, indar magnetoeragileak zirkuitu magnetiko batean fluxu magnetikoa eragiten baitu:[1]

  1. F = N I {\displaystyle {\mathfrak {F}}=NI}
    non N harilaren espira kopurua eta I zirkuitu elektrikotik igarotzen den korronte elektrikoa diren.
  2. F = Φ R {\displaystyle {\mathfrak {F}}=\Phi {\mathfrak {R}}}
    non Φ fluxu magnetikoa eta R {\displaystyle {\mathfrak {R}}} erreluktantzia magnetikoa diren.
  3. F = H L {\displaystyle {\mathfrak {F}}=HL}
    non H eremu magnetikoaren intentsitatea eta L solenoidearen batez besteko luzera edota toroidearen zirkunferentzia diren.

Unitateak

Nazioarteko Unitate Sistemaren arabera indar magnetoeragilearen unitatea Ampere bira da. Hau da, haril baten bira batetik igarotzen den korrontea.

Batzuetan, ordea, ℱ CGS Unitate Sistemako Gilbert unitatetan (ikurra: Gb) adierazten da.

Bi unitateen arteko erlazioa honako hau da:

1 Gb = 10 4 π   A bira 0.795773   A bira {\displaystyle {\begin{matrix}1\,\operatorname {Gb} &=&{\frac {10}{4\pi }}\ {\mbox{A bira}}\\&\approx &0.795773\ {\mbox{A bira}}\end{matrix}}}

Ariketak

  • Indar magnetikoa
  • Indar magnetikoa lantzeko ariketa.


Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Smith, R.J.. (1966). Circuits, Devices and Systems. Wiley International Edition, 495-506 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1266982
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1266982