Itziar de Blas

Itziar de Blas

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1965eko abenduaren 31 (58 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea eta marrazkilaria

Instagram: marizipriztin Edit the value on Wikidata

Itziar de Blas Fernandez de Gamarra (Gasteiz, Araba, 1965eko abenduaren 31) kazetaria eta itzultzailea da.

Biografia

Ikasketak

Kazetaritza lizentzia egin zuen (Nafarroako Unibertsitatea, 1989), eta, ondoren, Itzulpengintza masterra (EHU, 1998) eta “Berdintasun-agentea” masterra (Universitat Jaume I, Valentzia, 2016).

Lan-eskarmentua

Kazetaritza

Bere lan-ibilbidearean hasierako urteetan, Iruñean jardun zuen, EFE agentzian eta Egin egunkariko kultura atalean eta tokiko berrietan.

Gero, Gasteizen aritu zen EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) eta EBEL (Emakume Baserriarren Euskal Herriko Elkartea) elkarteen prentsa arduradun gisa, eta Ardatza aldizkariko erredaktore.

Euskalgintza

Gasteizko Bagare euskara sustatzeko taldeko arduradun izan zen.

Itzulpengintza administrazioan

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailean 10 urtez itzultzaile aritu ondoren, 2023an, Itzulpen Zerbitzu Ofizialean dihardu (zinpeko itzultzaile ere bada).

Argitalpenak

Itzulpen feministak egin izan ditu, batik bat. Besteak beste, liburu hauek itzuli ditu:

  • Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (La cenicienta que no quería comer perdices. Nunila López). Mikel Garmendiarekin batera.(Txalaparta, 2009).[1]
  • Bestiario sekretua. Neskatila gaiztoak. (Bestiario secreto de niñas malas. Gabriela Larralde). (Denon artean, 2019).[6]

Zenbait mugimendu sozialetako itzultzaile “militante” ere aritu izan da, hala nola, Emakume artisten aldeko A Plataforma, Ongi etorri errefuxiatuak, Bilgune LGTBIfobiaren aurkako Behatokia, besteak beste.

Bestelakoak

  • 80ko hamarkadan, Kontzientzia Eragozpeneko Mugimenduko (KEM) eta Intsumisioaren aldeko taldeetako partaide, Iruñean.
  • 90eko hamarkadan, Bagare euskara Gasteizen sustatzeko taldeko partaide.
  • Berriki, Gasteizko “Ongi etorri errefuxiatuak” taldean ibilitakoa.
  • Artezalea. Instagramen, Marizipriztin goitizenez, berak egindako marrazkitxoak jartzen ditu.

Erreferentziak

  1. https://www.google.com/search?client=firefox-b-d&q=marizipriztinek+ez+du+sorioneku+galeperrik+nahi
  2. https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/emakume-bat
  3. https://kritikak.armiarma.eus/?p=5480
  4. https://kritikak.armiarma.eus/?p=5473
  5. https://kritikak.armiarma.eus/?p=5481
  6. https://www.txalaparta.eus/es/libros/bestiario-sekretua-neska-gaiztoak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116970426
  • Commonscat Multimedia: Itziar de Blas / Q116970426

  • Wd Datuak: Q116970426
  • Commonscat Multimedia: Itziar de Blas / Q116970426