Izaro Ieregi

Izaro Ieregi
Bizitza
JaiotzaAlgorta, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakartista
Parte-hartzailea
  • Tabakalera
    Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza

izaroieregi.com
Instagram: izaroieregi Edit the value on Wikidata

Izaro Ieregi González (Algorta, Getxo, 1987) artista da. Hainbat erakusketa egin ditu, baita zenbait sari jaso ere.

Biografia

Formakuntza

EHUko unibertsitatean arte ederretan lizentziaduna da (2010). Ikerketa eta Sormena Artean masterra (2013) eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua (2015) eskuratu zituen, EHU eta Mondragon Unibertsitatean hurrenez hurren.[1] Doktore Tesia egiten ari da EHUko Eskultura Sailean.

Lan ibilbidea

Bere lana baliabide eta euskarri anitzetan ematen da. Euskal identitatearen eta generoaren begirada alternatiboak garatzen ditu. Ieregik euskal identitatea deseraikitzen du, horrela gertukoagoa eta anitzagoa sentitzen duen beste diskurtso bat garatzeko. Bere azkenengo bideo­sormen lanarekin Euskal Herrian zehar, Mexiko Hirian zein Bartzelonan ibili da emanaldiak eskaintzen. Bere alor profesionalean nabarmentzekoa da OKELA Sormen Lantegiko kide fundatzailea dela. (2014­gaur egun) non, ARTISTEN MEETING POINTA proiektu kultural eta expositiboa aurrera eramaten duten.

Merezimenduak

Bizkaiko Foru Aldundiaren produkziorako beka jaso du (2015), eta Bere obra hainbat erakusketa kolektibotan erakutsia izan da, hala nola, Politiko­poetiko V, Portalea Aretoa, Eibar (2015); Getxoarte, Praktika Garaikideen aretoa, Getxo (2015), 23o eta 25o ikus-entzunezko erakusketa, BBVA aretoa, Bilbo eta POINT8 galeria, Baiona.

Erakusketak

Bere obra hainbat erakusketa kolektibotan erakutsia izan da, hala nola,

  • Politiko­poetiko V, Portalea Aretoa, Eibar (2015)
  • Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (2015)
  • Getxoarte, Praktika Garaikideen aretoa, Getxo (2015), 23o eta 25o ikus-entzunezko erakusketa,
  • BBVA aretoa, Bilbo
  • POINT8 galeria, Baiona.
  • NY Space, Manchester (2016)
  • Getxoarte, Getxo (2016)
  • Fundación Bilbaoarte (2016)
  • Arizko Dorre Etxea, Basauri (2017),
  • C.C. San Martin, Buenos Aires (2017)
  • Chinese European Art Centre, Xiamen (2017).
  • Guggenheim Museoa, Bilbo (2017
  • Donostiako Tabakalera.[1]
  • Gasteizko Montehermoso Jauregia.

Sariak

  • 2018an Ertibil 2. saria jaso zuen.[2]
  • 2019an Ertibil 3. saria.[2]

Erreferentziak

  1. IZARO IEREGI | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  2. a b ARTEINFORMADO. (20170728). «Izaro Ieregi. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106491813
  • Identifikadoreak
  • Tabakalera ID: 124598
  • Wd Datuak: Q106491813