Jean Stoetzel

Jean Stoetzel
Bizitza
JaiotzaSaint-Dié-des-Vosges, 1910eko apirilaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoulogne-Billancourt, 1987ko otsailaren 21a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea 1943) doctorate in France (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
École normale supérieure
(1932 - 1937)
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMaurice Halbwachs
Doktorego ikaslea(k)Dominique Schnapper (en) Itzuli
Charles-Pierre Guillebeau (en) Itzuli
Henri Raymond (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Centre Européen de Sociologie et de Science Politique (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea  (1937 -  1938)
Ifop  (1938 -  1979)
Q3268594 Itzuli  (1938 -  1939)
Collège-lycée Jacques-Decour (en) Itzuli  (1942 -  1943)
Bordeleko Unibertsitatea  (1949 -  1955)
Parisko Unibertsitatea  (1955 -  1978)
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Poloniako Zientzien Akademia

Jean Stoetzel (Saint-Dié-des-Vosges, 1910eko apirilaren 23a - Paris, 1987ko otsailaren 21a) frantses psikologo eta soziologoa izan zen. Herri iritziaren azterketa egiteko lehen teknikak sartu zituen Frantzian. Ikasketak bukatuta, gizarte-zientzietako irakasle izan zen Bordeleko Unibertsitatean, 1945-1955 bitartean. Azkeneko urte horretan Parisko Sorbonara joan zen, eta Frantziako gizarte-psikologiako lehen katedra sortu zuen. Herri Iritziaren Frantziako Institutuaren eta Sondages eta Revue Française de Sociologie aldizkarien sortzailea izan zen. Inkesta-sistema hobetu zuen, iritzi-azterketaren metodoaren bidez. Stoetzelen ustez, matematikaren erabilera zientziaren adar batean ezkutukoaren ordez agerikoa jartzea bezala zen, nahasmenduaren lekuan argia egitea azterketaren bidez. Hala, zientziaren orientabidea eman zien iritziari eta jarrerei buruzko ikerkuntzei. Gizarte psikologiaren alorrean, bost arazo nagusi nabarmendu zituen: gizabanakoaren eta haren kulturaren arteko harremanak, gizarte baldintzen eragina gizabanakoaren psikologian, nortasuna eta estatus soziala, pertsonen arteko harremanak, eta taldeen arteko harremanen psikologia. Bere ekarpen nagusia pertsonari eta taldeari buruzko ideiak aberastea izan zen, beste kultura eta gizarte batzuetako kontzeptuen bidez. Lanik aipagarrienak: Iritziei buruzko azterketa esperimentala (1943); Herri iritziaren azterketa (1948); Psikologia soziala (1963).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3174684
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 39384483
  • ISNI: 0000000108893825
  • BNE: XX1156913
  • BNF: 11925581p (data)
  • GND: 119284944
  • LCCN: n81103340
  • NKC: jo20221171701
  • CiNii: DA01640132
  • SUDOC: 027149447
  • Open Library: OL6420694A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05485/eu_s_3047/s3047
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 57110
  • Wd Datuak: Q3174684