Jose Mallea-Olaetxe
Jose Mallea-Olaetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, 1941 (82/83 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, ikertzailea eta idazlea |
Jose Mallea-Olaetxe (Munitibar, Bizkaia, 1941) apaiz ohia, ikertzailea eta idazlea da.
Biografia
Munitibarren jaioa, Oñatin eta Haro ikasi zuen apaiza izateko. Aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen: Erein, Gure Txokoa, Zeruko Argia, Euskonews & Media,... Estatu Batuetara bidali zuten bere lana betetzeko. Nevadako Unibertsitatean doktoreago egin zuen; bere tesia Juan Zumarragari buruzkoa izan zen. 1987tik Center for Basque Studies Renoko euskal mintegian kolaboratu zuen. Haren lan ezagunena euskaldunek hamar AEBko estatuetan zuhaitzetan utzitako testuak edo arboglifoak ikertzea izan da.[1][2]
Obrak
Liburuak
- Speaking through the aspens: Basque tree carvings in California and Nevada, University of Nevada Press, 2000. ISBN 10: 0874177626 Bere liburu ezagunena da. Joskol eta Ulemendi izengoitiak erabili ditu.
- Shooting from the lip : bertsolariak ipar amerikan : improvised Basque-verse singing, North American Basque Organization (NABO), 2003, ISBN 10: 0615124038 2003. Bertsolaritzari buruzko lana.
- The Basques of Reno and the Northeastern Sierra, Arcadia Publishing, 2009, 128 or., ISBN: 9780738569611.
- The power of nothing : the life and adventures of Ignacio "Idaho" Urrutia, Susanville, Kalifornia: Idaho Grocery, 2000.
- Juan Zumarraga, bishop of Mexico, and the Basques : the ethnic connection, University of Nevada, Reno, 1988.
Liburuen edizioak
- Pedro Juan Etxamendi: California'ko bertsolari eta musikari. Pedro Juan Etxamendy, Auspoa, 288 zk., Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza, 2004. ISBN: 84-7907-446-9.[3][4]
Argazki-erakusketak
- Lertxun-marrak: Euskal Artzainen Artea Mendebaldeko Ameriketan, Bilbo, 2016.
Erreferentziak
- ↑ https://aboutbasquecountry.eus/2010/11/27/los-arboles-guardan-una-parte-de-la-historia-de-los-vascos-en-usa/
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/mallea-olaechea-jose-luis/ar-91472/
- ↑ https://dokumeta.gipuzkoa.net/handle/10690/106970
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/56084.pdf
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Mallea-Olaetxea WorldCaten webgunean.
- (Ingelesez) : Jose Mallea Youtubeko bideo batean.
- Datuak: Q109331824