Kafe patardun

Kafe patardun
liqueur coffee (en) Itzuli
Materialakkafea
likorea

Kafe patarduna kafea brandyrekin edo beste edari destilatuarekin (ron, uxual) prestatzen da. Edalontzi txiki batean zerbizatzen da.

Jatorria

Jatorri ezezaguna du kafe patardunak. Espainian oso ohikoa da eta han Kuba Espainiako kolonia zenean aurkitu nahi izan diote bere jatorria. Antza, Kuban zeuden soldaduek, balorea handitzeko, kafea ronarekin hartzen zuten, "coraje" (kemen) handiago izateko; hortik "corajillo" izena sortuko litzateke eta, ondoren, "carajillo", Espainian edari honi ezarri zaion izena. Esaten da baita ere esklaboei ematen zitzaiela.

Beste iturrietatik Bartzelonan jartzen da bere jatorria. Hiri horren Frantziako geltokian mandazainak biltzen ziren eta, denbora ez galtzeko, kafea eta kopa nahastua eskatzen omen zuten.[1]

Dena dela, ez dago jatorria baieztatzeko iturri fidagarririk, azken buruan, horrelako konbinaketak hain arraroak ez baitira.

Aldaerak

  • Mallorcan: "rebentat" esaten zaio.[2] Edari alkohodun desberdinak erabil daitezke: brandy, whisky, anis lehorra, anis gozoa, belar-likoreak...
  • Cartagenan, Murtzian: kafe asiarra (43 likorea, esne kondentsatua, kanela, limoi azala).
  • Illoran, Granadan: "carajillora", kafea Bayleys pattarrarekin.
  • Katalunian: "cigaló" izena du.
  • Italian: caffè corretto, grapparekin egina.
  • Irlandar kafea: kafea whiskeyrekin.
  • Erresuma Batuan, ejerzitoan, borrokaren goizean, gozarían, teari edo kafeari patarra botatzen zitzaion. "Gunfire" (tiroketa) izena ematen zitzaion.

Erreferentziak

  1. Costa, Roger «Quin és l'origen del popular 'carajillo' i del seu nom?». Sàpiens [Bartzelona], 71, 2008ko iraila, 5.or. ISSN: 1695-2014
  2. http://rodamots.cat/escreix/rebentats-rasques-brufar/

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Nola prestatu?
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25620
  • Commonscat Multimedia: Carajillo / Q25620

  • Wd Datuak: Q25620
  • Commonscat Multimedia: Carajillo / Q25620