Konbinazio (konbinatoria)

Konbinatorian, konbinazioak n elementuko multzo batetik k elementu aukeratzeko erak dira, era bakoitzean elementuen ordena kontuan hartu gabe. Konbinazio arruntak eta errepikatuzko konbinazioak bereizten dira, aukeratutako elementuak errepika daitezkeen.

Konbinazio arruntak

(1,2,3,4,5) multzotik hartutako 3 elementuren konbinazio arruntak: C(n=5,k=3)=10, 10 eratara aukera baitaitezke 3 elementu (gorriz) (1,2,3,4,5) multzotik; eskuin aldean konbinazio arrunt horien zerrenda zehazten da.

Konbinazio arrunta n elementu ezberdineko multzo batetik k elementu aukeratzeko era bakoitza da, ordena kontuan hartu gabe eta elementurik errepikatu gabe. n eta k zenbakiak osoak eta ez negatiboak izan behar dira. Gainera n k {\displaystyle n\geq k} betetzen da, ezin baitira aukeratu daude n elementuak baino gehiago.

Adibidez {A,B,C,D,E,F} multzoa harturik, 6 elementu dituena, 2 elementu aukeratu behar dira. Konbinazio arrunten kopurua 15 da:

A,B A,C A,D A,E A,F
B,C B,D B,E B,F
C,D C,E C,F
D,E D,F
E,F

Konbinazio arrunten kopurua adierazteko C ( n , k ) {\displaystyle C(n,k)\,} , n C k {\displaystyle n\,C\,k\,} , C k n {\displaystyle C_{k}^{n}\,} notazioak erabil daitezke. Honela kalkulatzen da horien kopurua (ikus koefiziente binomiala eta faktoriala):

C ( n , k ) = ( n k ) = n ! k ! ( n k ) ! {\displaystyle C(n,k)={n \choose k}={\frac {n!}{k!(n-k)!}}} .

Honela bada, aurreko adibidea harturik C(6,2)=6!/(2!4!)=6*5/2=15 eta beraz, zerrendan ikus daitekeen bezala, 15 dira 2 elementu 6 elementuko multzo batetik aukeratzeko erak.

Frogapena

n elementuko multzo batetik k elementu, modu ordenatuan eta elementurik errepikatu gabe, osatzeko era kopurua (ikus aldakuntza (konbinatoria)) honela kalkulatzen da:

  • lehen elementua n eratara aukera daiteke;
  • bigarren elementua n-1 eratara aukera daiteke, aurreko elementua ezin baita aukeratu;

...

  • azken elementua n-(k-1) eratara aukera daiteke
  • beraz, k elementuak (n)r=n×(n-1)×(n-2)×...×(n-(k-1)) eratara aukera daitezke.

(n)r kopuruan aukeratutako elementuen ordena hartzen da kontuan (adibidez, 123 eta 321 ez dira bat bera balira bezala kontatzen). k elementuko aukeraketa bakoitzak, beraz, n! permutazio izango ditu n(r) kopuruan . Beraz, ordena kontuan hartu gabe k elementuen aukeraketa, konbinazio arrunten kopurua alegia, hau izango da: n(r)/k!. Hots,

C ( n , k ) = ( n ) k k ! = n × ( n 1 ) × × ( n ( k 1 ) ) k ! = n × ( n 1 ) × × ( n ( k 1 ) ) × ( n k ) × ( n ( k + 1 ) ) × 1 k ! × ( n k ) × ( n ( k + 1 ) ) × 1 = n ! k ! ( n k ) ! {\displaystyle {\begin{aligned}C(n,k)=&{\frac {(n)_{k}}{k!}}={\frac {n\times (n-1)\times \ldots \times (n-(k-1))}{k!}}\\=&{\frac {n\times (n-1)\times \ldots \times (n-(k-1))\times (n-k)\times (n-(k+1))\times \ldots 1}{k!\times (n-k)\times (n-(k+1))\times \ldots 1}}\\=&{\frac {n!}{k!(n-k)!}}\end{aligned}}}

Errepikatuzko konbinazioak

Errepikatuzko konbinazioa, multikonbinazioa ere deitua, n elementu ezberdineko multzo batetik k elementu aukeratzeko era bakoitza da, ordena kontuan hartu gabe eta elementuak errepika daitezkeela. Adibidez, 1-2-3 elementuen binakako errepikatuzko konbinazioak hauek dira, 6 guztira: 11-12-13-22-23-33

n elementuko multzo batetik k-nakako errepikatuzko konbinazioen kopurua honela izendatu eta kalkulatzen da, koefiziente binomial baten bitartez:

C r ( n , k ) = C ( n + k 1 , k ) = ( n + k 1 k ) = ( n + k 1 ) ! k ! ( n 1 ) ! {\displaystyle Cr(n,k)=C(n+k-1,k)={n+k-1 \choose k}={\frac {(n+k-1)!}{k!\cdot (n-1)!}}} .

Arestiko adibidea hartuz, errepikatuzko konbinazioen kopurua honela kalkulatzen da:

C r ( n = 3 , k = 2 ) = ( 3 + 2 1 2 ) = ( 3 + 2 1 ) ! 2 ! ( 3 1 ) ! = 6 {\displaystyle Cr(n=3,k=2)={3+2-1 \choose 2}={\frac {(3+2-1)!}{2!\cdot (3-1)!}}=6} .

Frogapen intuitibo moduan, (1,2,3,4) multzoa hartu eta 3 elementuren errepikatuzko konbinazioak osatuko dira eta errepikatuzko konbinazio bakoitzari, (n-1) "0" eta k "X" elementu berdinen errepikatuzko permutazio bat dagokio, modu honetan:

112 -----> XX0X00
233 -----> 0X0XX0
234 -----> 0X0X0X
.................

Bihurketa hau honela interpretatzen da: lehenengo 0 ikurraren ezkerrera dagoen X ikur kopurua permutazioan 1 elementuen kopurua da errepikatuzko konbinazioan, bigarren 0 ikurraren ezkerrera dagoen X ikur kopurua permutazioan 2 elementuen kopurua da errepikatuzko konbinazioan, ... Azken 0 ikurra jartzea ez da beharrezkoa: 4 elementuen kopurua konbinazioan hirugarren 0 ikurraren eskuinera dagoen X ikur kopurua izango da. Horrela 4 elementuen 3-nakako errepikatuzko konbinazioak 4-1 "0" eta 3 "X" elementuen errepikatuzko permutazioak izango dira:

C r ( n , k ) = ( n + k 1 ) ! k ! ( n 1 ) ! {\displaystyle Cr(n,k)={\frac {(n+k-1)!}{k!\cdot (n-1)!}}} .

Konbinazioei buruzko identitate jakingarriak

Identitatea Azalpena
( n 1 ) = n {\displaystyle {n \choose 1}=n} n elementuko multzo batetik elementu bat n eratara aukera daiteke, multzoan dauden elementuetako bakoitza aukeratuz hain zuzen.
( n 0 ) = 1 {\displaystyle {n \choose 0}=1} n elementuko multzo batetik 0 elementu era bakar batean aukera daiteke, inongo elementurik aukeratu gabe hain zuzen.
( n k ) = ( n n k ) {\displaystyle {n \choose k}={n \choose n-k}} n elementuko multzo batetik k elementu aukeratzen badira, n-k elementu aukeratu gabe geratzen dira. Beraz, k elementu aukeratzeko erak, n-k elementu ez aukeratzeko erak dira.
( n k ) = ( n 1 k ) + ( n 1 k 1 ) {\displaystyle {n \choose k}={n-1 \choose k}+{n-1 \choose k-1}} Pascalen identitatea: n elementuko multzo batetik k elementuren aukeraketa bi eratara egin daiteke, x elementu jakin bati buruz: x elementua aukeratuz nahiz x elementua aukeratu gabe. x elementua aukeratuz, beste k-1 elementuak beste n-1 elementuen artean aukera daitezke; x elementua aukeratu gabe, berriz, beste n-1 elementuetatik k aukeratu behar dira.
( m + n k ) = i = 0 k ( m i ) ( n k i ) {\displaystyle {m+n \choose k}=\sum _{i=0}^{k}{m \choose i}{n \choose k-i}} Vandermonderen identitatea: m+n elementuko multzo batetik k elementuren aukeraketa k eratara egin daiteke: m elementutik 0 elementu eta n elementutik k elementu hartuz, m elementutik 1 elementu eta n elementutik k-1 elementu hartuz, m elementutik 2 elementu eta n elementutik k-2 elementu hartuz, ..., m elementutik k-1 elementu eta n elementutik 1 elementu hartuz eta azkenik m elementutik k elementu eta n elementutik 0 elementu hartuz.
k = 0 n ( n k ) = 2 n {\displaystyle \sum _{k=0}^{n}{n \choose k}=2^{n}} Adierazpenean agertzen den konbinazioen batura n elementuko multzo bateko azpimultzo guztien kopurua da. Hain zuzen, multzo bat bertatik k=0, 1, 2, ..., n elementu erauziz zatitu daiteke.
n ( n 1 k 1 ) = k ( n k ) {\displaystyle n{n-1 \choose k-1}=k{n \choose k}} Adibidez, n pertsona aukeran daudelarik, k kideko talde batean, burua ere aukeratu behar bada, talde kopurua bi era hauetako batean eman daiteke: lehenik burua (n aukera) eta gainerako k-1 kideak aukeratzeko n-1 pertsona daude aukeran edota lehenik talde osoa osaturik (n elementutik k kide), gero horietan burua aukeratzeko k taldekide daude aukeran.[1]

Ikus, gainera

  • Aldakuntza (konbinatoria)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Cameron, Peter J.. Notes on Combinatorics. , 9 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q202805
  • Commonscat Multimedia: Combinations (combinatorics) / Q202805

  • Wd Datuak: Q202805
  • Commonscat Multimedia: Combinations (combinatorics) / Q202805