LOGSE

LOGSE
Motalege
Data1990eko urriaren 3a
← Hezkuntza Lege Orokorra (Espainia)
HerrialdeaEspainia
Nongo eskumenen mendeEspainia

Lan osoa eskuragarriboe.es…

Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Lege OrganikoaLOGSE gaztelaniazko siglez ezagunagoa— (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Ley Orgánica de Ordenación General del Sistema Educativo) 1990eko urriaren 3an onartutako Espainiako hezkuntza lege bat izan zen, garai hartan Espainiako Gobernua zeukan PSOEren eskutik sortua. Lege horrek aurreko Espainiako Hezkuntza Lege Orokorra ordezkatu zuen. 2006an, Espainiako Hezkuntza Lege Organikoak (LOE) indargabetu zuen.

LOGSEren ekarpen nagusiak

  • Espainiako hezkuntzaren deszentralizazioa ekarri zuen lehenengo hezkuntza legea izan zen. Horrela, ikastetxeek beren curriculumetako edukien parte handi bat idazteko gai izan ziren.
  • Derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte luzatzea eta bigarren hezkuntzak lau ikasturte izatea ezarri zuen.
  • Batxilergoa bi alditan banatu zen. Lau modalitate sortu ziren: Arteak, Teknologikoa, Osasun Zientziak eta Humanitateak. Horietako bakoitza pasatzean, unibertsitateko ikasketa jakin batzuk egiteko aukera ematen zuen, selektibitatea gaindituz gero.
  • Ikasketa artistikoen gehikuntza sistema orokorra ezarri zuen.
  • Ikastetxeetako kontseiluek zuzendaria hautatzeko aukera izatea ekarri zuen.
  • Ikasmaila automatikoki gainditzeko bidea ezarri zuen. Horrekin, ikasleen ahaleginari balioa kendu zion.

Hezkuntza sistema zabala izatea zuen helburu, baina ez zuen lortu, Espainian 1990eko hamarkadan gizarte aldaketa asko izan baitziren.

Kanpoko loturak

  • LOGSE - 1990-10-3 - Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Lege Organikoa.
  • LOE - 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • LOMCE - 8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, hezkuntzaren kalitatea hobetzekoa.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3326778
  • Identifikadoreak
  • BOE: BOE-A-1990-24172
  • Wd Datuak: Q3326778


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.