La Fura dels Baus

La Fura dels Baus Kataluniako antzerki-taldea da.

Antzerki-mota berritzaile eta txundigarria egiten du, beldurra eta zirrara biziak eragiten dituena. Irudi eta soinuaren teknika sofistikatuen bidez oso giro ikusgarriak lortzen dituzte. Kontsumo-gizartearen ohiko irudi eta zaratak desitxuratzen dituzte beren ikuskizunetarako material bihurtzeko. Antzerki independentetik datorren taldea da, eta ikuskizunen lantegi garrantzitsu bihurtu dira. Obrarik ezagunenetako batzuk Actions eta Nun dira. Antzerki-lanez gainera, giroa alaitzeko ikuskizunak ere eskaintzen dituzte, 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldikoa adibidez.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Fura dels Baus Aldatu lotura Wikidatan
  • (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) La Fura dels Bausen webgune ofiziala

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1798818
  • Commonscat Multimedia: La Fura dels Baus / Q1798818

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 132675776
  • ISNI: 0000000122862718
  • GND: 5555607-3
  • LCCN: n94078428
  • Wd Datuak: Q1798818
  • Commonscat Multimedia: La Fura dels Baus / Q1798818