Loki azpiko hobi

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.


Loki azpiko hobi
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Identifikadoreak
Latinezfossa infratemporalis
MeSHeta A02.835.232.781.750.700 A01.456.830.600 eta A02.835.232.781.750.700
TAA02.1.00.024
FMA75308
Terminologia anatomikoa
Loki azpiko hobia

Esfenoide hezurraren loki azpiko gangarraren azpian eta masailezurraren tuberositatearen atzean kokatzen den espazioa da. Loki hobiarekin harremanetan egongo da.

Mugak

  • Goiko muga: Loki hobiaren beheko mugako egitura berdinak, baina orain goi alboko eta erdialdeko mugak izango dira.
  • Aurreko muga: Masailezurraren tuberositatea (beheko irudian 17 zenbakiarekin).
  • Alboaldeko muga: Barailezurraren adarra.
  • Erdialdeko muga: Esfenoidesaren pterigoide irtengunearen alboko xafla.
  • Atzetik irekita egongo da.

Edukiak

  • Loki-giharraren beheko zatia
  • Alboko eta erdialdeko pterigoide giharrak
  • Baraila-nerbioaren V3 eta bere erroak
  • Belarri-gongoila (Ganglion oticum)
  • Masail-arteria bere adarrekin

Patologia

LOKI AZPIKO HOBIKO OSTEOKONDROMA

Osteokondroma osagai oseo eta kartilaginosoz osaturiko tumore benignoa da. Tumore mota hau oso ohikoa da tumore oseoen artean. Normalean hezur luzeetan agertzen da (adibidez belaunaren inguruan), baina berez kartilagotik garatutako edozein hezurretan eman daiteke. Hala ere, garezurrean tumore hauek topatzea ez da oso ohikoa (kasuen %0,6 izaten da). Diagnostikorako tomografiak edota erresonantziak erabiltzen dira. Tumorearen ondorioz, barail nerbioa (trigeminoaren adarra) albo batera desplazatzen da. Honen ondorioz, gerta daiteke muskulu murtxikatzaileetan eragina izatea. Tratamendurako kirurgia erabiltzen da, modu honetan tumorea kenduz. Osteokondroma normalean ez da tumore maligno bihurtzen (soilik kasuen %1-2an gertatzen da), baina gomendagarria da aldizkako kontrolak egitea.[1]

Erreferentziak

  1. Muñoz M, Tamara; Villanueva G, Pablo; González G, Claudia; Maul F, Ximena; Callejas C, Claudio. (2017-06). «Biopsia endoscópica de osteocondroma de fosa infratemporal» Revista de otorrinolaringología y cirugía de cabeza y cuello 77 (2): 169–174.  doi:10.4067/S0718-48162017000200008. ISSN 0718-4816. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2531753
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000080884
  • TA: A02.1.00.024
  • FMA: 75308
  • Wd Datuak: Q2531753