Luzien Etxezaharreta

Luzien Etxezaharreta

Bizitza
JaiotzaUrkodoi, 1946ko abenduaren 14a (77 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Xarlo Etxezaharreta
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Inguma: luzien-etxezaharreta-galzagorri Literaturaren Zubitegia: 207

Luzien Etxezaharreta Galtzagorri (Urkodoi-Hazparne, Lapurdi, 1946ko abenduaren 14a - ) euskal herritar kazetari eta idazle euskalduna da. Maiatz argitaletxearen koordinatzailea da.

Biografia

Fisikan lizentziatu zen Pauen. 1966tik 1972ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen. Ikasle denboran Egia eta Ikasle aldizkarietan idatzi zuen.

1981ean, Euskal Herrira itzuli zen urtean alegia Maiatz literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta harrezkero bere koordinatzailea da; urte luzeetan itzelezko lana egin du euskarazko idazleen argitalpenak bultzatzen. Euskal prentsan (Herria, Argia...) artikulu frango eginak ditu; Egunkarian lan egin zuen eta Berrian asteroko Maratila zutabea egiten du[1]; Gure Irratian lan egiten du eta bertan Gure bazterrak[2] emanaldiaren ardura eramaten du, besteak beste. Angelun bizi da.

2012an Irratiko Argia Saria jaso zuen Luzienek Jakes Casaubonekin batera. [3]

Lanak

Narrazioa

  • Margarita inter porcos (1993, L'Oeil Sauvage). Elelabur bilduma.
  • Inter porcos. Kronika aberezaleak (2007, Maiatz)
  • Begira (2012, Maiatz )

Olerkiak

  • Xalbador azken bidean (2017, Maiatz)

Itzultzaile

Hainbeste testu euskaratu ditu, batez ere Maiatz aldizkarian argitaratzeko[4].

Erreferentziak

  1. Zutabeetakoa Berrian.
  2. Gure bazterrak irratsaioari buruz Garan.
  3. Banatu dira 2012ko ARGIA SARIAK
  4. Etxezaharretak itzuli duen idazle vietnamdar baten testuak adibide gisa.

Ikus, gainera

  • Maiatz (aldizkaria)
  • Maiatz (argitaletxea)

Kanpo estekak

  • Luzien Etxezaharreta literaturaren zubitegian.
  • Elkarrizketa Euskonewsen.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262749