Bloomfield Stadium edukiera: 29.400 lagun inaugurazioa: 1962 (2019an berriztua)
Presidentea
Mitchell Goldhar
Entrenatzailea
Robbie Keane
Liga
Israelgo Liga
2022-23
3.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
Maccabi Tel Aviv FC (hebreeraz כדורגל מכבי תל אביב, Moadon Kaduregel Maccabi Tel Aviv) Israelgo futbol talde arrakastatsuena da, Tel Aviv hirikoa. 20 aldiz irabazi du Israelgo futbol liga eta 22 aldiz kopa. Asiako Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazia du, gaur egun ordea Europako txapelketetan aritzen da.
Maccabi Tel Aviv Sports Cluben futbolaren atala da. Elkarteko saskibaloiaren atalak 5 Europako kopa irabazi ditu, bai eta Kontinente arteko Kopa bat ere.
2014-15 urtean Pako Aiestaran entrenatzaile beasaindarrak gidatu zuen taldea eta Israelgo Liga eta Kopa irabazi zituen. Ordutik aurrera punta puntan ibili da hala Ligan nola Kopan.