Mela Franco Habijan

Mela Franco Habijan

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMarikina, 1987ko uztailaren 11 (36 urte)
Herrialdea Filipinak
Hezkuntza
HeziketaAteneo de Manila University (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Garaipenak
  • Miss Trans Global

IMDB: nm10243018 Facebook: missmelahabijan Twitter: missmelahabijan Instagram: missmelahabijan TikTok: missmelahabijan Edit the value on Wikidata

Mela Franco Habijan (Marikina, Filipinak, 1987ko uztailaren 11) filipinar aktorea eta edertasun modeloa da. 2020an emakume transgeneroentzako Miss Trans Global nazioarteko edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[1]

Bizitza

Habijan Marikinan jaio zen 1987ko uztailaren 11n. Erico eta Irene izeneko hezitzaileen lau seme-alabetatik zaharrena da. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten arren, bere burua emakume transgenerotzat aldarrikatu zuen eta trantsizioa egiteari ekin zion bere senideen babesarekin.[1]

Habijanek Komunikazioak ikasketak egin zituen Manilako Ateneo Unibertsitean, 2008an cum laude aipamenarekin graduatuz.[1]

2016an Marikinako tokiko hauteskundeetan bere burua zinegotzigai aurkeztu zuen, baina bere hautagaitzal ez zuen aurrera egin.[1]

2019an bi edertasun-lehiaketetan parte hartu zuen. Miss Gay San Fernando edertasun-lehiaketan lehen finalista postua lortu zuen; Filipinetako Erregina edertasun lehiaketan, berriz, hirugarren finalista. 2020an Miss Trans Global lehiaketa irabazi zuen.[1]

Filmografia

Telesailak

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
2018-2019 Asawa ko, karibal ko Mela
2019 The Better Woman Ate Atal batean
2019 Manilennials Ruth Minitelesaila
2019-2020 Magpakailanman Yuri / Jackie Bi ataletan

Erreferentziak

  1. a b c d e (Ingelesez) Manipon, Roel Hoang. (2020-09-23). «Mela Franco Habijan: Quester, Queer, Queen» Daily Tribune (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112657177
  • Commonscat Multimedia: Mela Franco Habijan / Q112657177

  • Wd Datuak: Q112657177
  • Commonscat Multimedia: Mela Franco Habijan / Q112657177