Montoneros

Montoneros edo Montoneroak Argentinako gerrilla-erakundea izan zen, 1969an mugimendu peronistatik sortua, erregimen militarren kontra borrokatzeko helburua zuena. Ezker peronistaren ordezkaritzat jo ohi da eta bere ekintza armatuak 1970 eta 1976 bitartean burutu zituen.

P. E. Aranburu lehendakari ohia bahitu eta hil zuten Montoneroek 1970ean, eta militarren gobernuaren kontra borrokan aritu ziren 1973 arte. 1974an Perónekin izandako tirabirak zirela eta, haren ideiak alde batera utzi zituzten, eta ezkutuko erakunde bihurtu ziren; baina M. E. Martinez de Perón aginpidean zegoela, eta Videla jeneralaren diktaduraren lehen urtean ere, aurrera jarraitu zuen Montoneroen borrokak. Mario Firmenich, Montoneroen buruzagiak, Brasilera ihes egin zuen. Brasiletik Argentinara bidali zuten 1984an, eta 1987an bizitza guztiko kartzela-zigorra eman zioten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1053419
  • Commonscat Multimedia: Montoneros / Q1053419

  • Wd Datuak: Q1053419
  • Commonscat Multimedia: Montoneros / Q1053419