Muxikako dorretxea

Artikulu hau Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika dorretxea».
Muxikako dorretxea.
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMuxika
Koordenatuak43°17′07″N 2°41′35″W / 43.285185°N 2.693121°W / 43.285185; -2.693121
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea20

Muxikako dorretxea Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxe bat da.

Kokalekua

San Roman auzoan dago, San Roman baselizatik hurbil.

Historia

XIV. mendean Muxikako jaunek eraiki zuten. Leinuen Gerrako gudu eta borroka ugariren lekuko izan zen. Bizilagunak izan ditu 20. mendera arte[1].

Eraikina

21. mendean gordetzen den eraikina harrizko artelan handia da, lehenagoko harresiaren gainean eraikitakoa, eta muino batean kokatuta dago, paisaia paregabea aurrean duela.

Gainera, dorretxe eta nekazal guneko jauregien arteko estilo arkitektonikoak barneratzen ditu, izan ere, Pizkunde garaiko jauregia eraiki zen barruan, elementu gotikoak gaineratuz.

Funtsezko bi gune ditu eraikinaren egiturak: etxartea eta etxebizitza. XIX. mendean egitura nagusi hau berreraiki zenean, teilatuko jabaloiak ere kendu egin ziren.

Kanpo estekak

  • Muxikako dorretxea eta San Roman baseliza. San Roman auzoa. Muxikako Udal webgunea.
  • Muxikako dorrea (Muxika). Bizkaiko ondare historikoa. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Muxika dorrea. Eusko Jaurlaritza.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25476055
  • Commonscat Multimedia: Muxika dorretxea / Q25476055

  • Wd Datuak: Q25476055
  • Commonscat Multimedia: Muxika dorretxea / Q25476055
  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).