Namaste

Esku-azpiak lotu, irri egin eta Namaste esan – Indian ohikoa den ohitura soziala

Namaste (devanagariz: नमस्ते, nəməsteː ahoskatua) jatorri sanskritozko agurra da, jada Rigvedako testuetan eta antzinako mandir edo tenplu hinduistetan agertzen dena. Namaste agurtzeko, agur esateko, eskatzeko, eskerrak emateko, errespetua edo begirunea erakusteko eta otoitz egiteko erabiltzen dute. Normalean, buruaren makurdura arin batekin laguntzen dute, esku-azpiak zabalik eta elkarri lotuta dituela, bularraren aurrean, otoitz egiteko posizioan. Keinuari Añjali Mudrā diote; eta zutik egiten den posizioari, berriz, Pranamasana.[1]

Ikus, gainera

  • Aloha

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Chatterjee, Gautam. (2001). Sacred Hindu Symbols. Abhinav Publications, 47–48 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60653
  • Commonscat Multimedia: Namaste / Q60653

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00562259
  • Wd Datuak: Q60653
  • Commonscat Multimedia: Namaste / Q60653
  • i
  • e
  • a
Keinuak
Adiskidetasun keinuak
  • Begi-keinu
  • Musu
  • Besarkada
Hatz-egin
Keinu formalak
  • Eskumuin
  • Belaunikaldia
  • Erreberentzia
Agur keinuak
Keinu ideologikoak edo erlijiosoak
Ospakizun keinuak
Etsaitasun keinuak
Keinu jolasa
Beste keinu batzuk