Paisleyko sorginkeria prozesua

Bargarran etxea, Christian Shaw-en etxea.

Paisleyko sorginkeria prozesua, Bargarraneko edo Renfrewshireko sorginak bezala ere ezagunak, Paisley-n, Renfrewshire-n, Eskoziaren erdian,1697an sorginkeria prozesuan zazpi pertsona kondenatu zituzten.[1]

Sorrera

1696ko abuztuaren 17an, Christian Shaw,[2] John Shaw of Bargarran Lairdeko lur-jabe baten hamaika urteko alaba, kexu zen bertako hainbat sorginek oinazea eman ziotelako. Umeak Catherine Campbell zerbitzaria baso bat esne lapurtzen ikusi ondoren, amari esan zion eta Campbellek hitz hauexekin madarikatu egin zuen neskatoa, deabruak bere arima har zezan:

"Ume madarikatua, nahiago nuke Satanasek bere arima miserablea infernutik arrastatzea!”.[3]

Lau egun geroago, Shawk Agnes Naismith aurkitu zuen, sorgin fama zuen agure bat. Abuztuaren 22an, Shaw bortizki gaixotu zen, eta Estatu Batuetako Salem-eko sorginen epaiketetan, 1693an, lehenago izandako sintomen antzekoak ziren.[4] Zortzi aste geroago, Shaw-ren gurasoek eraman zuten, Glasgowko sendagile gailenak, Matthew Brisbanek, ikus zezan. Hark ezin izan zuen sintometarako arrazoirik aurkitu. Bisita egin eta handik zortzi egunera, Shaw indarberritu egin zela zirudien, baina «erasoak gero eta bortitzagoak izan ziren. Gorpu bat bezain zurrun jartzen zen, zentzumenak eta mugikortasuna erabat galduz».[5]

Shaw-en gurasoek Brisbane doktorearengana eraman zuten berriro, eta, Glasgowera iritsi zirenean, neskatilalk ile-multzoak ahotik kanporatzen hasi zen, eta esan zuen lotzen edo 'aflijitzen' ari zirenek jarri zizkiotela. Laster, beste gauza batzuk botatzen hasi zen ahotik, hala nola lastoa, ikatza, hartxintxarra, oilasko-lumak eta errautsak. Erasoak zituenean, Catherine Campbell ikusezinari hitz egiten entzuten zioten batzuetan, eta lehengo adiskidetasuneraa itzultzeko eskatzen zioten.[5]

Brisbane medikua ez zenez gai Shaw izateko zentzuzko azalpenik emateko, haren familiak eta bertako parrokoak ondorioztatu zuten sorginak, Ingalaterrako gertakari arrunt bat eta urte batzuk lehenago Salemeko sorginen epaiketen zati nagusi bat izan behar zuela iturburu. Bargarronen etxean barau eta astean behin otoitz egiteko bilera-deia egin zuen elizak, eta Shawren aitak agintariei dei egin zien oinaze gisa alabak izendatutakoak atxilotzeko. Hasieran, Catherine Campbell eta Agnes Naismith bakarrik identifikatu zituen; baina denbora pasatu ahala, beste batzuk inplikatu zituen eta, azkenik, 35 akusatu zituen. Hamar gizon eta hogei emakume izan ziren; generoa eta besteen nortasuna ezezaguna da.[6]

Ondorioak: Urkatu ondoren erre

Zazpi pertsona (Margaret Lang, John Lindsay, James Lindsay, John Reid, Catherine Campbell, Margaret Fulton eta Agnes Naismith) Shaw sorgindu izanaren errudun aurkitu zituzten, eta hiltzera kondenatu zituzten. Ondoren, batek bere buruaz beste egin zuen bere ziegan urkatuz. Beste seiak urkatu egin zituzten eta, gero, Paisleyko Gallow Lorategian erre zituzten 1697ko ekainaren 10ean, Mendebaldeko Europan sorginkeriagatik egindako azken exekuzio masiboa.

Agnes Naismithek madarikatu egin zituen exekuzioetan zeuden guztiak eta haien ondorengoak, eta, handik urte askotara, Paisleyko tragedia bakoitza bere madarikazioaren errua zen ustea zuten. Christian Shaw negozio-emakume arrakastatsu eta hari-ekoizle bihurtu zen.

Erreferentziak

  1. Dutoit, Yann Picand, Dominique. «Brujas de Paisley : definición de Brujas de Paisley y sinónimos de Brujas de Paisley (español)» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  2. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Christian Shaw Vida tempranayJuicios de brujas de Bargarran» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  3. (Gaztelaniaz) «El aterrador caso de las Brujas de Paisley y la supuesta posesión diabólica de Christian Shaw | Guioteca.com» Guioteca.com | Fenómenos Paranormales 2020-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  4. Burns, 2003, or. 227
  5. a b Levack, 2001, or. 283
  6. Goodare, 2002, or. 149

Bibliografia

  • Adam, Isabel. (1978). Witch hunt: The Great Scottish Witchcraft Trials of 1697. Macmillan ISBN 978-0-33-321670-5..
  • Breuer, Josef; Freud, Sigmund Freud. (1955). Studies on Hysteria. The Hogarth Press.
  • Burns, William E.. (2003). Witch hunts in Europe and America: An Encyclopedia. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-31-332142-9..
  • Clark, Sylvia. (1988). Paisley; A History. Mainstream Publishing ISBN 1-85158-109-X..
  • Goodare, Julian. (2002). The Scottish Witch-hunt in Context. Manchester University Press ISBN 978-0-71-906024-3..
  • Guiley, Rosemary Ellen. (2008). The Encyclopedia of Witches, Witchcraft and Wicca. Facts on File ISBN 978-0-81-607103-6..
  • Levack, Brian P.. (2001). New Perspectives on Witchcraft. 3 Routledge ISBN 978-0-81-533672-3..
  • Levack, Brian P.. (2003). Witchcraft Sourcebook. Routledge ISBN 978-0-415-19506-5..
  • Parkhill, John. (2009). The History of Paisley. General Books LLC ISBN 978-1-150-12491-4..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Paisleyko sorginak bideoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7125224
  • Wd Datuak: Q7125224