Patuaren hari gorria

Patuaren hari gorria (txineraz: 姻緣紅線; pinyineraz: Yīnyuán hóngxiàn ) ezkontzaren hari gorria edo maitasunaren hari gorria, Ekialdeko Asiako mitologiako kondaira bat da, bereziki txinatar mitologia eta japoniar mitologian errotua. Mito hau Mendebaldean ere "arima bikien" izendapenaz islatzen da.[1][2]

Kondaira

Kondaira honen arabera, Jainkoek bizitzako une edo egoera zehatz batean ezagutu eta maiteminduko diren gizakien txorkatilak hari gorri batez lotzen omen dituzte, japoniar kulturaren arabera behatz txikia lotzen dute. Hari honen bitartez bizitzan gehien maitatu ahal dezakezun pertsonari lotua zaude, eta denok badugu bat.

Honela, hari gorri honekin elkar lotuta dauden bi pertsonen patua elkar maitemintzea da, uneaz edo egoeraz haratago. Horregatik, hari hau luzatu edo korapilatu daiteke, baina inoiz ez da hautsiko.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Fil rouge du destin» chine.in (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Kerr, Louise. (2017). Following the Red Thread: My Chinese Adoption Journey. ISBN 9781512778656..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2657518
  • Wd Datuak: Q2657518