Paulo Zamarripa

Paulo Zamarripa
Euskaltzain osoa

1941 - 1950
← Sebero Altube - Juan Gorostiaga →
Bizitza
JaiotzaLaredo, 1877
Herrialdea Espainia
HeriotzaSondika, 1950eko abuztuaren 17a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiza
Izengoitia(k)Artatxori

Literaturaren Zubitegia: 357

Paulo Zamarripa Uraga, Artatxori ezizenez, (Laredo (Espainia), 1877 – Sondika (Bizkaia), 1950eko abuztuaren 17a) Bizkaiko euskal idazle eta apaiza izan zen.

Biografia

Bere familia jatorriz Sondikakoa zen eta hara eraman zuten txikia zelarik. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Otxaranen, Gatikan, Bermeon eta Sondikan egon zen apaiz. Euskalzale aldizkarian, 1897 eta 1899 artean, Izkirimiriak atala zuzendu zuen; Euskal-Erria. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Ibaizabal, Jaungoiko-Zale eta Euskal Esnalea eta Euskalerriaren Alde aldizkarietan ere idatzi zuen[1]. 1935. urtetik aurrera, La Gaceta del Norte egunkariko euskal saileko erredaktore izan zen.

Lanak

Zamarriparen idazlana bi sail nagusitan bana daiteke; alde batetik, euskal gramatikari buruzkoak, eta bestetik, olerkiak eta kontakizun labur barre eragileen bildumak.

Gramatika

  • El bascuenze facilitado. Gramática Bizkaina (1909);
  • Manual del Vascófilo (1913);
  • Vocabulario vasco-Castellano y castellano-vasco (1913).

Narrazioa

  • Zaparradak eta... (1926, Verdes Atxirika)
  • Anayak gara (1929, Gaubeka Irarkola)
  • Kili-Kili (Barre Ipuiñak)... Bigarren liburu-barrezalea (1930, Gaubeka Irarkola)
  • Firi-firi. Ipuin ta naste (1935, Gaubeka Irarkola)

Poesia

  • Gora Begira. Olerki goi-usañekoak (1927, Verdes Atxirika)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Entziklopedia

Kanpo loturak

  • Paulo Zamarripa literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12265639