Pinu-azal odoltsu
Pinu-azal odoltsua | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Stereum |
Espeziea | Stereum sanguinolentum Fr., 1838 |
Pinu-azal odoltsua (Stereum sanguinolentum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.
Deskribapena
Fruktifikazioa: Resupinatua edo efuso-erreflexua, hasieran adabaki biribiletan hazten da, eta gero batzuk besteekin elkartzen dira. Efuso-erreflexu karpoforoetan pileoaren gainazala eremu zirkularrekin dago, pubeszentea da eta kolore zurixkakoa tindu zurixka-gamuza kolorekoekin. Himenoforoa leuna edo irregularki izurtua da, horixka, gris-arrosa, arre-okre kolorekoa, sarritan oliba koloreko tinduekin, ertzerantz zurbilagoa. Ertz zuria du gaztaroan, bihurgunetsua eta erabat mugatua. Alea freskoa denean, azazkalarekin hondatzean latex gorrixka bat exudatzen du.[2]
Etimologia: Stereum terminoa grekotik dator, solidoa, irmoa, zurruna, esan nahi duen "stereós" hitzetik. Sendotasunagatik. Sanguinolentum epitetoa, odola esan nahi duen "sanguis" hitzetik dator. Karpoforoak eremu gorrixkak dituelako, odol orbanak bezalakoak.
Jangarritasuna
Ez du sukalderako balio.
Nahasketa arriskua
Stereum gausapatum delakoarekin, hau haritzetan azten da. Stereum rugosum espeziearekin ere bai, hau hostozabaletan agertzen da.
Sasoia eta lekua
Urte osoan zehar hazten da eta ugaria da, koniferoen zur hiletan, hala nola: Abies, Pinus, Picea, Larix, sarritan eroritako adar eta enborretan[3]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Ekialdeko Afrika, Zeelanda Berria, Australia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 591 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 434 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1311019
- Multimedia: Stereum sanguinolentum / Q1311019