Pitești (errumanieraz piˈteʃtʲ ahoskatua) Errumaniako hegoaldeko hiria eta Argeșko administrazio eta ekonomia hiriburua, Argeș ibaiaren ertzean, Hegoaldeko Karpato mendien oinetan. 146.915 biztanle. Industria (automobilgintza, petrolio findegiak, kimika industria, ehungintza, larrugintza, janari industria, zurgintza) da ekonomia jarduera nagusia. Oso ospetsuak dira Piteștiko ardoak.
Klima
Datu klimatikoak (Pitești) |
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4 | 7 | 12 | 17 | 23 | 26 | 29 | 28 | 23 | 18 | 10 | 5 | 16.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4 | -3 | 1 | 6 | 11 | 14 | 16 | 16 | 11 | 7 | 1 | -3 | 6.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26.5 | 13.3 | 30.9 | 40.1 | 67.6 | 65.1 | 60.0 | 66.0 | 46.9 | 38.8 | 29.8 | 29.3 | 514.3 |
Iturria: [1] |
Herri eta hiri senidetuak
Borlänge Bydgoszcz Caserta Kragujevac | Muntinlupa Springfield (Ohio) Sumgait Tynaarlo |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Pitești Monthly Climate Average (2000-2012) at World Weather Online; retrieved July 21, 2015
Kanpo estekak