Puxi

Gunearen kokapena Shanghaiko barrutien mapan.
Puxi gunearen ikuspegia Pudongetik.

Puxi (txineraz: 浦西; pinyineraz: Pǔxī) Shanghai erdigunea osatzen duten barrutiek duten izena da. Hiriko gunerik garatuena dela esan daiteke eta hiritarren %35a biltzen du 288 kilometro koadroko azaleran.

Inguru naturala eta kokapena

Puxik "Mendebaldeko Huangpu" edo "Huangputik mendebaldera" esan nahi du. Pudong eta Puxi Huangpu ibaiak banatzen ditu eta nahiz eta Pudong hiriko finantza barruti berriena izan, Puxi hiriko merkataritza, kultura eta etxebizitza erdigunea izaten jarraitzen du.

Puxi osatzen duten barrutiak

  • Zhabei Barrutia
  • Hongkou Barrutia
  • Yangpu Barrutia
  • Putuo Barrutia
  • Changning Barrutia
  • Xuhui Barrutia
  • Jing'an Barrutia

Garraioa

Puxin, Shanghaiko aireporturik zaharrena dago Shanghai Hongqiao Nazioarteko aireportua. Jatorrian nazioarteko aireportua zen arren Shanghai Pudong Nazioarteko aireportua 1999an zabaltzean, nazioarteko hegaldi guztiak bertara eraman zituzten. Dena den, hegaldiek izan duten igoera dela eta, 2007an Hongqiaok nazioarteko hegaldiak berreskuratu zituen (baita Hong Kong eta Macaura doazenak ere.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q150041
  • Commonscat Multimedia: Puxi / Q150041

  • Wd Datuak: Q150041
  • Commonscat Multimedia: Puxi / Q150041