QRpedia

 QRpedia
Jatorria
Sortzailea(k)Roger Bamkin (en) Itzuli eta Terence Eden
Sorrera-urtea2011
IzenburuaQRpedia
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMIT lizentzia
Kokapena
JabeaWikimedia UK
Fikzioa
Erabiltzen duWikipedia

qrpedia.org
Twitter: QRpedia Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://gerrit.wikimedia.org/g/qrpedia

QRpedia, QR kodeak erabiltzen dituen mugikorrentzako web sistema bat da. Sistema honi esker Wikipedia artikuluak zabaldu ahal dira mugikorraren konfigurazio-hizkuntzan[1]. QR kodeak modu errazean sortu eta Uniform Resource Identifier-etara (URI) zuzenean lotu daitezke, baina QRpediak funtzionaltasun gehigarri bat eransten du: mugikorraren erabilpen-hizkuntza antzeman dezake.

Historia

QRpedia Roger Bamkin-ek irudikatu zuen, garai artan Wikimedia UK-eko lehendakaria, eta Terence Eden-ek garatu zuen. 2011ko apirilaren 19an lehen aldiz aurkeztu zen Derby-ko museoan, Ingalaterran, eta ordutik, hainbat erakundek erabili dute, batez ere Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Espainiako museoek, bisitariarentzako informazioa gehigarri gisa. 2012. urtean zehar, Monmouth, Galesen, herri guzti sistema honen bidez osatzen lehena izan zen. Occupy mugimenduak bere afixetarako ere erabili izan du.

Proiektuaren iturri-kodea librea da MIT lizentziapean.

Erabilpenak

  • Derby Museoko margo baten etiketa, A Philosopher Lecturing on the Orrery Wikipediako artikulura lotzen duen QRpedia kodea erakusten duela. 2012ko otsailean 19 hizkuntzetara itzulia zegoen.
    Derby Museoko margo baten etiketa, A Philosopher Lecturing on the Orrery Wikipediako artikulura lotzen duen QRpedia kodea erakusten duela. 2012ko otsailean 19 hizkuntzetara itzulia zegoen.
  • Etiketa bat Indianapolisko Haurren Museoan QRpedia kodea erabiltzen bisitariak Wikipediako Broad Ripple Park Carousel artikulura eramateko.
    Etiketa bat Indianapolisko Haurren Museoan QRpedia kodea erabiltzen bisitariak Wikipediako Broad Ripple Park Carousel artikulura eramateko.
  • Zeramikako plaka QRpedia kodearekin Monmoutheko Shire Hall-ean, Monmouthpedia egitasmoaren barruan.
    Zeramikako plaka QRpedia kodearekin Monmoutheko Shire Hall-ean, Monmouthpedia egitasmoaren barruan.
  • Esmaltezko ikurra QRpedia kodearekin Pragako Ama Birjinaren Jaiotzaren Elizan, Txekiar Errepublikan.
    Esmaltezko ikurra QRpedia kodearekin Pragako Ama Birjinaren Jaiotzaren Elizan, Txekiar Errepublikan.
  • Qrpedia kodeen erabilpena ukimen-mahai baten gainean erakusten duen bideoa. Ukimen-taula Samtidigt/Meanwhile erakusketan erabili zen Vasa Museoan, Stockholmen, Suedian.
  • QR kodeak eta letrak egurrean grabatzen, laser-grabagailu batekin.
    QR kodeak eta letrak egurrean grabatzen, laser-grabagailu batekin.
  • QR kodeak eta letrak egurrezko oholetan grabatuta.
    QR kodeak eta letrak egurrezko oholetan grabatuta.
  • Informazioa ematen duen eta Wikipediarekin lotzen duen QR kode bat egurrezko oholtxo batean inprimatua, Donostiako Uliako parkean.
    Informazioa ematen duen eta Wikipediarekin lotzen duen QR kode bat egurrezko oholtxo batean inprimatua, Donostiako Uliako parkean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Introducing QRpedia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2182
  • Commonscat Multimedia: QRpedia / Q2182
  • Meta-Wiki Koordinazioa: QRpedia

  • Wd Datuak: Q2182
  • Commonscat Multimedia: QRpedia / Q2182
  • Meta-Wiki Koordinazioa: QRpedia