Raskol

Nikita Pustosviat. Sinesmenaren inguruko eztabaida (tartean daude Joakin patriarka eta Sofia Alekseievna, 1682ko uztailaren 5a). Vasili Peroven lana (1880-81).

Raskol (errusieraz: раскол, rɐˈskol, "zatiketa" edo "zisma") XVII. mendearen erdialdean, Errusiako eliza ortodoxotik bereizi zen izen bereko taldeko kidea izan zen. 1654. urtean Nikon aitagoiak Errusiako elizaren liturgia berritu zuen; zenbaitentzat berrikuntzak mendebalaren eraginaren ondorioa ziren eta tradizioaren aurkakoak, beraz, eta, hala, zisma gertatu zen. Zismaren ondoren raskolnikiak bi taldetan banatu ziren: popovtsiak, elizaren hierarkiaren aldekoak, eta bezpopovtsiak, elizaren hierarkiaren aurkakoak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6964481
  • Identifikadoreak
  • BNF: 126518390 (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q6964481